Alaves
1-0
A. B. E. | EITB Media
Arabako taldeak 1-0eko emaitzarekin galdu du RCDE Stadiumean jokatu duen Santander Ligako 6. jardunaldiko partida. Alavesek ez du punturik lortu oraindik.
Albisteak (3)
Alavesek porrota jaso du Espanyolen aurka (1-0) asteazken honetan Santander Ligako seigarren jardunaldiko partidan. Arabako taldeak bost neurketa jarraian galdu ditu aurtengo denboraldian, eta oraindik ez du punturik eskuratu.
Norgehiagokako bigarren minutuan Espanyolek gola sartu du, baina epaileak baliogabetu egin du, Embarba jokoz kanpo egon baita jokaldiaren hasieran. Hiru minutu beranduago iritsi da Alavesen erantzuna Ruben Duartek kanpora errematatu duen bolearen bidez. Espanyol izan da baloiaren jabe, eta Raul De Tomasek gola sartu du 18. minutuan, baina hau ere baliorik gabe utzi du epaileak, aurrelaria jokoz kanpo egon delako pasea jaso duenean. Etxeko taldearen nagusitasuna erabatekoa izan da, baina Alaves gola sartzetik gertu egon da 30. minutuan; Diego Lopez atezainak, ordea, Luis Riojaren jaurtiketa desbideratzea lortu du. Jokaldi horren ostean erasora jo du Javier Callejak zuzentzen duen taldeak. Abagune argiak sortzea kosta zaion arren, justu atsedenaldira iritsi aurretik izan du Alavesek aurrea hartzeko aukera: Joseluk area kanpotik jaurtiketa egin, Diego Lopezek desbideratu, eta Agirregabiriaren errematea kanpora joan da.
Bigarren zatiari erasokor ekin dio Espanyolek eta 52. minutuan epaileak penaltia adierazi du Bartzelonako taldearen alde, Ruben Duartek eskuarekin moztu baitu aurkariaren errematea. Raul De Tomasek 1-0ekoa sartu du, penaltiz Pacheco atezaina gaindituta.
Golak min egin dio Alavesi, baina talde babazorroak berdinketa lortzeko aukera izan du 61. minutuan; Agirregabiriak erdiratu, Cabrerak baloia aldendu, eta gutxigatik ez du gola bere atean sartu.
Partidaren azken txanpara arte bi taldeetako batek ere ez da gai izan abagune argiak sortzeko. Luzapenean, ordea, gola sartzeko aukera bana izan du talde bakoitzak. Pacheco Alaveseko atezainak gola eragotzi du 91. minutuan, Wu Leiren errematea geldituta. Amaieran, 95.minutuan, Alavesek izan du abagunea Joseluk errematatu duen Loumen erdiraketa baten ostean, baina Cabrera gurutzatu da eta baloia desbideratzea lortu du. Azkenean, porrota Alavesentzat.
Fitxa teknikoa:
1-RCD Espanyol: Diego Lopez; Pedrosa, Sergi Gomez, Cabrera, Oscar Gil; Bare (David Lopez, 74. min), Darder (Melendo, 88. min); Morlanes (Fran Merida, 66. min) , Embarba, Melamed (Wu Lei, 66. min) eta Raul de Tomas (Dimata, 74. min)
0-Alaves: Pacheco; Martin (Miazga, 86. min), Tachi (Miguel, 86. min), Laguardia, Ruben Duarte; Pina (Pellistri, 71. min), Loum, Manu Garcia (Toni Moya, 86. min), Rioja; Guidetti (Sylla, 60. min) eta Joselu.
Gola: 1-0, 54. min: Raul de Tomas.
Epailea: Melero Lopez. Txartel horia atera dio Ruben Duarte (52.min) Alaveseko jokalariari.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:50 - 12:15 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:20 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa