Alaves
2024ra arte
A. B. E. | EITB Media
Aurrelari senegaldarra Gironatik iritsi da talde gasteiztarrera eta 2024ko ekainaren 30era arte sinatu du kontratua.
Mamadou Sylla, Alaveseko jokalaria. Argazkia: @Alaves
Alavesek Mamadou Sylla fitxatu du, klubak ostiral honetan baieztatu duenez. Aurrelaria Gironatik iritsi da Arabako taldera eta 2024ko ekainaren 30era arte sinatu du kontratua.
Syllak 27 urte ditu, 1,84 metro neurtzen du, eta aurrelaria da. 2020-2021 denboraldian SmartBank Ligako Girona taldean jokatu zuen, eta bederatzi gol sartu zituen.
Senegaldarra Belgikako ligan egondakoa ere bada, bertan 100 partida baino gehiago jokatuta. Lucas Perezek taldean utzi duen hutsunea betetzeko fitxatu du Alavesek.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa