16:13

Alaves

2-0

Alavesek porrota jaso du Espanyolen aurka

Erredakzioa

Arabako taldeak 2-0eko emaitzarekin galdu du RCDE Stadiumean jokatu duen partida. Pacheco egotzia izan da 19. minutuan, eta jokaldi horretan egon da neurketaren gakoa.

  • Marc Roca eta Aleix Vidal

    Marc Roca eta Aleix Vidal, Espanyol-Alaves partidan. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Alavesek porrota jaso du Espanyolen aurka (2-0) Ligako 28. Jardunaldiko partidan; lehena, koronabirusaren pandemiak eragindako geldialdiaren ostean. Ondorioz, Alaves 33 punturekin mantentzen da, eta, Espanyolek 23 puntu ditu, salbaziotik hiru puntura kokatu delarik.

Lehen minutuak parekatuak izan dira, baina gakoa 19. minutuan eman den jokaldian egon da: Pacheco atezainak txartel gorria ikusi du, area kanpoan baloia eskuekin hartzeagatik. Asier Garitano entrenatzaileak, Edgar kendu du zelaitik Roberto atezaina sartzeko.

Jokalari bat gehiagorekin, Espanyol nagusi izan da, eta abaguneak sortzen hasi da. Neurketako 26. minutuan,  Wu Leik gola sartu du, baina epaileak baliorik gabe utzi du, txinatarrak eskuarekin egin duelako errematea. Hiru minutu beranduago, Robertok geldiketa bikoitza egin du, etxekoen gola eragotziz. Partidako 40. minutuan ere, Roberto izan da protagonista beste gelditu bikoitz batekin. Hala ere, Alaveseko atezainak ezin izan du Bernardoren errematea (1-0) gelditu, 48. minutuan.  Espanyolen golarekin bukatu da lehen zatia.

Norgehiagoka maldan gora izan du Alavesek, eta are zailago jarri zaio bigarren zatiaren hasieran, Wu Leik 2-0ekoa sartu baitu. Aurkariaren bigarren golak erabat lur jota utzi du Alaves, eta Espanyol eroso jokatzen ibili da. Roberto atezainak, beste gol bat eragotzi du 53. minutuan, baloia atepean harrapatuta.

Alaves ez da Espanyol estutasunetan jartzeko gai izan. Talde perikitoak ere ez du abagune argirik izan azken ordu erdian, baina erosotasunez jokatu, eta kontrolpean izan du neurketa. Azken txanpan, Darderrek izan du garaipena biribiltzeko aukera, baina ez du Alavesen atea aurrean asmatu. Amaieran, porrota Alavesentzat.

Fitxa teknikoa:

2 - RCD Espanyol: Oier; Javi Lopez, Bernardo, Cabrera, Didac; Melendo (Vargas, 78. min), David Lopez (Iturraspe, 85. min), Marc Roca; Embarba (Darder, 51. min), Calleri (Ferreyra, 85. min) eta Wu Lei (Raul de Tomas, 51. min).

0 - Alaves: Pacheco; Ximo Navarro, Laguardia, Ely (Pina, 55. min), Duarte; Camarasa (Borja Sainz, 82. min), Fejsa (Luis Rioja, 55. min), Martin, Edgar (Roberto, 21. min); Aleix Vidal (Pere Pons, 46. min) eta Burke.

Golak: 1-0, 45. min: Bernardo; 2-0, 47. min: Wu Lei.

Epailea: Gonzalez Fuertes. Pacheco Alaveseko atezaina egotzi du (19. min). Txartel horiak atera dizkie Embarba (4. min), Wu Lei (26. min), Rioja (65. min) eta Raul de Tomas (73. min) Espanyoleko jokalariei.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    20 16:30 - 19:00 PALA | Gabonetako jaialdia: Gaubeka-Gordon vs Madariaga-Urrutia eta Maldonado-Del Rio vs Fusto-Perez

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena