Alaves
EA Sports Liga
I. G. | EITB
Alemaok luzapenean sartu du garaipenerako gola, eta partida on baten ondoren, saririk gabe utzi ditu babazorroak.
Rayo Vallecano vs Alaves. Foto: EFE
Alavesek 1-0 galdu du Rayo Vallecanoren aurka igande honetan Vallecasen jokatu den EA Sports Ligako 10. jardunaldiko partida.
Norgehiagokaren hasiera oso bizia izan da, bi taldeek intentsitate handiko jokoa egin baitute, eta, ondorioz, baloiaren jabetza oso banatuta egon da.
Partidako lehen abagunea babazorroek izan dute, Aleñaren jaurtiketa gurutzatu batekin, baina kanpora joan da. Blancok ere gola sartzeko aukera ona izan du, baina defentsak jaurtiketa urrunarazi du.
Pixkanaka, Rayok protagonismoa hartu du, eta, ondorioz, Siverak geldiketak egin behar ditu, gol gutxien jaso duen atezaina zergatik den erakutsiz.
Lehen zatiaren amaieran Pacheco lesionatu egin da, Siverarekin talka gogorra izan du eta.
Hasierako intentsitate handiak kalte egin die jokalariei, bigarren zatian nekea nabaritu eta erritmoa jaitsi baitute. Boye Arabako taldeko gizonik aktiboenetakoa izan da, eta gola sartzeko zorian izan da defentsari baloia lapurtu ostean.
Toni Martinez eta Protesoni taldea aurretik jartzen saiatu dira, baina Rayoren defentsa oso sutsua izan da.
Luzapenean, etxekoen erdiraketa batek gaizki kokatuta harrapatu du Alaves eta Alemaok nahi bezala errematatu du Rayori garaipena emateko (1-0).
Hurrengo zuzenekoak
| 06 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Elordi-Zabaleta vs P. Etxeberria-Rezusta |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar