11:57

Beste kirolak

Harri-jasotzaileak

Urdax Magunazelaiak Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa irabazi du, bigarrenez jarraian

EITB Media

Abadiñoko harri-jasotzaileak 9.225 kilo jaso ditu guztira, eta 2024ko Euskal Herriko Harri Handien txapelduna da, Jokin Eizmendik baino 2.275 kilo gehiago altxatuta.

0:42
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Urdax Magunazelaia da 2024ko Euskal Herriko Herri Handien txapelduna, Asteasun jokatutako txapelketan erakustaldia eginda. Abadiñoko harri-jasotzailea jaun eta jabe izan da, eta ez die inolako aukerarik eman aurkariei. Guztira, 9.225 kilo jaso ditu, Jokin Eizmendi bigarrenak baino 2.275 gehiago.

Urdaxek 10 altxaldi egin ditu 200 kiloko harri errektangularrarekin; 15 jasoaldi, 175 kiloko zilindroarekin; 14 altxaldi, 150 kiloko kubikoarekin eta 20 jasoaldi, 125 kiloko esferikoarekin. Iaz, harri-jasotzaile bizkaitarrak guztira 10.150 kilo jasotzea lortu zuen; aurten, ordea, ezin izan du 2023ko marka hobetu.

Jokin Eizmendi izan da bigarren, orotara 6.950 kilo jasota; hirugarren postuan amaitu du Gari Garmendiak, guztira 6.800 kilo altxatuta. Laugarren izan da Xabier Aranburu, 6.325 kilo jasota.

Imanol Royok (5.500 kilo) amaitu du bosgarren, Sergio Mielgok (4.825 kilo) seigarren, Stepan Tsirkin (3.675) zazpigarren eta Gorka Etxeberria (3.175) zortzigarren.

 

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    22 12:15 - 14:00 ATLETISMOA | Amurrioko Krosa
    22 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena