08:42

Beste kirolak

Golfa | AUGUSTAKO MASTERSA

Jon Rahm, Augustako Masterseko txapelduna

EITB Media

Barrikako golflariak Brooks Koepka eta Phil Mickelson gainditu ditu, bigarren postuan berdinduta geratu direnak, jaka berdea eta bere bigarren Majorra lortzeko.

  • Jon Rahm, Augustako Masterreko irabazlearentzako txaketa berdea aldean. Argazkia: EFE.

    Jon Rahm, Augustako Masterreko irabazlearentzako txaketa berdea aldean. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Jon Rahm euskal golflariak irabazi du igande honetan Augustako Mastersa, denboraldiko lehen txapelketa handia eta golf arloko munduko txapelketa garrantzitsuenetako bat, parraz azpiko 12 kolpeko emaitzarekin bukatu eta Brooks Koepkari lau kolpeko abantaila aterata.

28 urteko bizkaitarrak bere ibilbideko bigarren handia irabazi du, 2021eko AEBetako Irekiaren ondoren, eta 2022an txapeldun izan zen Scottie Schefflerren tronua hartu du Augustan.

Barrikakoa Koepkarekiko bi kolpeko desabantailarekin iritsi da laugarren jardunaldira, baina itzuli bikaina jokatu du, eta 69 kolpeko txartelak garaipena eman dio.

Egun oso luzea izan da Augusta Nationalen. Hirugarren itzulia goizeko lehen orduan jarraitu dute, eta azken itzulia, ordea, arratsaldez jokatu dute, osorik. Rahmek ez zuen ondo amaitu larunbata; izan ere, azken hiru zuloetan bi bogey egin zituen. Igande goizean, bi birdie eginda hasi da, zazpigarren eta zortzigarren zuloetan, eta kolpe bat murriztu dio Koepkari, azken horrek zazpigarrenean huts egin baitu, fairway izenekotik ateraz eta bunker batean eroriz.

Rahmek bi bogey egin ditu 13an eta 16an, puttarekin arazoak dituela agerian utzita: aurreko egunetan baino okerrago ari zen moldatzen greenetan.

Hortaz, hirugarren itzuliaren bukaeran, Koepka lider zegoen, eta Rahm bi kolpera zegoen. Nolanahi ere, Hovland, Cantlay eta Matsuyama sasoi bikainean zeuden, lehen postutik urrun bazeuden ere.

Barrikako golf jokalaria, igande arratsaldean, sendo ibili da txaketa berderako bidean. Konfiantza berreskuratu du, Koepka ez bezala; estatubatuarra, berriz, zalantzaz beterik zebilen, eta lehen bederatzi zuloetan hiru bogey egin ditu.

Rahmemk Golf azkarra eta praktikoa jokatu du, bere jarduna hobetuz eta bere kolpeak ziurtatuz akatsik ez egiteko. Hobeto ibili da greenetan, eta ia ez du kalerik huts egin, aurkariak ez bezala, titulu-aukeretatik urrundu baitira zehaztasun falta asko eginez.

Horrela iritsi da lehen posturaino, geratzen ziren zuloetan utzi ez duena. Hirugarren zuloan erdietsitako birdieak, eta Koepkak laugarrenean egindako bogeyak, gorenera igo dute euskal kirolaria estatubatuarrarekin berdinduta. Ia jarraian, Koepkak beste bogey bat egin du seigarrenean, eta hortik aurrera Rahmek bakarkako lidertza eskuratu du amaieraraino.

Horrenbestez, Rahm Augustako jaka berdea jantzi duen bigarren euskal golflaria bihurtu da, Txema Olazabal hondarribiarraren atzetik. Azken horrek bi alditan erdiesti zuen txapelketa, 1994an eta 1999an, hain zuzen ere.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    08 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    24 12:00 - 14:00 HERRI KIROLAK | Euskal Herriko Harri Txikien Txapelketa
    24 12:00 - 13:45 ATLETISMOA | Alcobendaseko Krosa
    24 16:10 - 16:50 PILOTA | Lau t'erdiko finalaren atariko saioa
    24 17:00 - 20:00 PILOTA | Lau t'erdiko finala: Laso vs Etxeberria
    25 23:30 - 00:30 AREA TXIKIA | Athletic Club vs Reala partidako laburpena

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena