10:55

Beste kirolak

Golfa | Augustako Mastersa

Jon Rahm, berriro ere munduko sailkapenaren lehen postuan, Augustako Mastersa irabazita

EITB MEDIA

Augustan lortutako garaipenaz, Scottie Scheffler estatubatuarraren eta Rory McIlroy iparrirlandarraren aurretik jarri da, mundu mailako sailkapenean. Augustako Mastersa eta Estatu Batuetako Irekia irabazi dituen Europako lehen golf jokalaria da.

  • Jon Rahm, Augustako Masterseko txaketa berdea jaso duen unean. Argazkia: EFE.

    Jon Rahm, Augustako Masterseko txaketa berdea jaso duen unean. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Augustako Mastersa irabazita (lortu duen bigarren txapelketa nagusia da), Jon Rahm euskal golf jokalaria, berriro ere, munduko sailkapenaren lehen postuan jarri da, Scottie Scheffler estatubatuarraren eta Rory McIlroy iparrirlandarraren aurretik kokatuta.

Rahmek 10.86 puntu ditu batezbeste; Schefflerrek, ordea, 10.56 (Augustako Mastersen hamargarren sailkatu da); McIlroy ezin izan zen sailkatu Augustako bigarren txanparako, eta batez besteko 8.78 puntu ditu.

Martxoaren 13an, Scheffler igo zen lehen postura, Rahmen ordez, The Players txapelketa bereganatuta; horretan, bizkaitarrak ezin izan zuen amaitu, gastroenteritisak jota, baina orain, lan bikaina eginda, berreskuratu egin du lehen postu hori.

Horrez gain, FedExCupen, alegia, Amerikako zirkuituaren taulan, lehen postuan da Rahm, denboraldiko laugarren garaipena lortuta. Barrikarrak 2.631 puntu ditu; Scheffler dabil bigarren, 1.844 puntu dituela, eta Max Homa dago hirugarren postuan, 1.801 puntu eskuratuta.

Hori gutxi balitz, Jon Rahmek beste balentria bat ere egin du, Augustan irabaziz: Augustako Mastersa eta Estatu Batuetako Irekia irabazi dituen Europako lehen golf jokalaria da (azken hori 2021ean erdietsi zuen): "Zaila egiten zait sinestea, eta ohore handia da", esan du, horren gainean. Adierazi duenez, ez da erraza pentsatzea zer ondorio ekarriko dituen Augustako Mastersa irabazi izanak; horietako bat da, adibidez, bizitza osoan Augustan jokatzeko eskubidea izatea.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    10 12:00 - 14:00 TXIRRINDULARITZA | Itzulia Women: 1. etapa (Gasteiz - Elgoibar)
    10 14:00 - 18:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: Zazpigarren etapa
    11 22:10 - 00:45 PILOTA | B Serieko Buruz Buruko Txapelketa: Larrazabal vs Senar / Agirre vs Aldabe

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena