Beste kirolak
TENISA
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Serbiarrak arrazoi beragatik jokatuko ez duen hirugarren txapelketa izango da, iaz Australiako Irekian eta AEBkoan parte hartu gabe geratu ostean.
Novak Djokovic Dubaiko ATPan. Argazkia: EFE
Novak Djokovic serbiarra, munduko sailkapeneko lehena, ez da arituko Indian Wellsen (denboraldiko lehen Masters 1.000 txapelketa), ezin izan baitu AEBn sartu COVID-19aren aurkako txertoa hartu ez duelako, antolatzaileek jakitera eman dutenez.
"Novak Djokovic, munduko lehen sailkatua, erretiratu egin da BNP Paribas 2023 irekitik. Erretiratzearekin batera, Nikoloz Basilashvili koadro nagusian sartu da", baieztatu du Kalifornian egoitza duen txapelketak Twitter sare sozialean, xehetasun gehiagorik eman gabe.
Ameriketako Estatu Batuetako Tenis Elkarteak (USTA) eta US Openeko antolatzaileek babestu egin dute 22 Grand Slam irabazi dituen tenislaria herrialdean sartu ahal izatea, Indian Wellsen eta Miamin hilabete honetan jokatuko diren txapelketetan parte hartzeko.
AEBk COVID-19aren aurkako txertoa eskatzen die herrialdean sartzen diren atzerritarrei, eta alternatiba gisa ez die onartzen emaitza negatibo bat aurkezteko aukera. Araudia ofizialki maiatzaren 11n aldatzea aurreikusten da. Indian Wellseko koadro nagusia asteazkenean hasiko da, eta Miamiko Mastersa martxoaren 19an. US Opena abuztuaren 28an hasiko da.
Iaz, Djokovicek Australiako Irekia (deportatu egin zuten) eta US Opena galdu zituen koronabirusaren aurkako txertoa hartu nahi ez izateagatik.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:25 - 12:00 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:15 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa