Beste kirolak
Eskubaloia
EITB Media
Pibot serbiarrak 21 urte ditu eta 1,94 metro neurtzen du. Denboraldi baterako kontratua sinatu du Irungo klubarekin, beste bi urtez luzatzeko aukerarekin. Jevticek beteko du Ander Ugartek sasoi amaieran utziko duen hutsunea.
Marko Jevtic, Bidasoa Irunen fitxaketa datorren denboraldirako. Argazkia: @CDBidasoaIrun
Bidasoa Irunek Marko Jevtic fitxatu du datorren denboraldirako. Pibot serbiarrak 2023-2024 sasoian Irungo taldearekin jokatzeko kontratua sinatu du, beste bi denboraldiz luzatzeko aukerarekin.
Jevtic Metaloplastica Sabac taldetik iritsiko da Bidasoa Irunera. 2022-2023 denboraldiaren hasieran Serbiako Superkopa irabazi zuen. Iaz hango ligan jokatu zituen 12 partidatan 14 gol sartu zituen. Serbiako jokalari gazte esperantzagarrienetakotzat jotzen dute adituek, eta duela bi urte Europa Ligako atariko kanporaketa bat jokatu zuen 19 urte zituela.
Denboraldi amaieran taldea utziko du Ander Ugartek, eta Marko Jevticek beteko du haren hutsunea. Klubak otsailaren 1ean iragarri du ez duela Bidasoa Irunen jarraituko.
Munduko Txapelketarengatik geldialdia egon da ASOBAL Ligan. Epe horretan guztian Bidasoa Irungo kirol arduradunak ez dira geldi egon, eta fitxaketak egin dituzte. Hala, bada, klubak jokalari hauek fitxatu ditu: Pedro Pacheco brasildarra, Esteban Salinas txiletarra eta Marko Jevtic serbiarra.
Bestalde, hauek dira kontratua berritu duten jokalariak: Iñaki Cavero, Tao Gey, Dariel Garcia, Rodrigo Salinas eta Mateus da Silva.
Orain, klubak erabaki behar du Jakub atezainaren eta Mihalo Mitic hegaleko jokalariaren kontratuak luzatu ala ez.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa