18:08

Beste kirolak

BERRITZEA

Matheus Francisco da Silvak kontratua berritu du 2024ra arte

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Bidasoak euskarri brasildarra berritu duela iragarri du. 2019an iritsi zen Irunera eta guztira 140 partida jokatu ditu taldearekin.

  • Gurutz Aginagalde eta Matheus Francisco da Silva

    Gurutz Aginagalde eta Matheus Francisco da Silva. Argazkia: @CDBidasoaIrun

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Matheus Francisco da Silva euskarri brasildarrak denboraldi baterako luzatu du kontratua Bidasoa-Irun taldearekin, eta 2024ko ekainaren 30era arte jarraituko du talde gipuzkoarrean.

Da Silva (1,99 metro) defentsako espezialista, denboraldi honetan erasoan ere aurrerapausoa eman duen arren, 2019an iritsi zen Bidasoara Pinheiros de Sao Paulotik, Brasilgo eskubaloiko talde klasikoetako batetik, eta 140 partida ofizial jokatu ditu bidasotarren elastikoarekin.

Hegoamerikako jokalariaren kontratu berritzea Gurutz Aginagalde buru duen klubak urte amaierako geldialdi honetan egiten duen hirugarrena da, Mikel Zabalaren (2026) eta Iñaki Caveroren (2025) kontratuak luzatu ondoren.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena