Beste kirolak
Tenisa
EITB Media
Aryna Sabalenka tenislari bielorrusiarrak bereganatu du garaipena denboraldiko lehen Grand Slamean, finalean Elena Rybakina mendean hartuta, 4-6, 6-3 eta 6-4ko emaitzarekin.
Arna Sabalenka, Australiako Irekiko irabazlea. Argazkia: EFE
Aryna Sbalenka da 2023ko Australiako Irekiko irabazlea. Tenislari bielorrusiarrak denboraldiko lehen Grand Slama bereganatu du, urtarrilaren 28an jokatutako finalean Elena Rybakina (4-6, 6-3, 6-4) mendean hartuta.
Rod Laver Arenan jokatu da finala. Rybakinak irabazi du lehen seta (4-6), baina Sabalenka 24 urteko tenislariak bigarren setean erantzun du (6-3), eta hirugarrena behartu du. Azken set erabakigarrian bielorrusiarra nagusitu da (6-4), eta Australiako Irekia irabazi du.
Horrenbestez, Sabalenkak bere kirol ibilbideko banakako lehen Grand Slama bereganatu du.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa