Arrauna zuzenean 2022: Eusko Label Liga, Euskotren Liga eta Kontxako Bandera | EITB Arrauna

Arrauna

12:00

Arrauna

KONTXAKO BANDERA 2021

Santurtzi eta Arraun Lagunak, garaile Kontxan

A. A. | EITB MEDIA

Bizkaitarrek 48 ehunenekogatik garaitu dute Hondarribia, eta laugarren aldia da bandera preziatua lortzen dutena. Emakumezkoetan, berriz, estreinako garaikurra da "Lugañene" ontzikoentzat.

  • Santurtziko eta Arraun Lagunakeko arraunlariak euren banderekin

    Santurtziko eta Arraun Lagunakeko arraunlariak euren banderekin. Argazkiak: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Santurtzi gailendu da 2021eko Kontxako Banderan, bigarren jardunaldiari hasterako orduan zeukan 1,74 segundoko kontrako aldeari buelta emanda. Bizkaitarrek bi segundotan (2,22) gainditu dute Hondarribia, beren aurkari zuzenena. Hala, "Sotera"koek Gipuzkoako hiriburuan azken 3 tituluak irabaztetik zetorren faboritoaren nagusitasuna eten du, 48 ehuneneko alde ezin txikiagoarekin izan bada ere.

Laugarren kaletik arraun egin duen Hondarribiak ez dio ondo ekin jardunari, estropada hasieran 5 segundoko tartea galdu baitu Oriorekiko. Gerora, Zierbena izan da agintea hartu duena; alabaina, ziabogara iritsi bitarteko ibilbidean bandera irabazteko bi ontzi faboritoak, hots, "Sotera" eta "Ama Guadalupekoa" buruan jarri dira, eta hala atera dira maniobratik ere.

Batak zein besteak jakin bazekiten hortzak estutzen jarraitu behar zutela, lehen txandan aritu den Donostiarrak egindako denbora paregabea gainditzeko, estropadako une askotan haiena izan baita markarik onena, 8 segundoko aldearekin. Hala egin dute, arraunzaleen gozamenerako.

Ioseba Amunarriz eta Gorka Aranberri nor baino nor gehiago ibili dira euren ontziak zuzentzen. Tarte batean berdeek hartu dute aurrea (1.300 metroren faltan), baina gero moreek buelta eman diote egoerari (600 metroren faltan), eta bi segundo erabakigarri lortu dituzte euren alde garaipena Bizkaira joan zedin.

Kontsolazio txandan, aipatu legez, Donostiarra izan da indartsuena irteerako semaforoa berde jarri den unetik, Urdaibaik bakarrik eutsi ahal izan diolarik hasiera batean.  Cabo eta Ares galiziarrak, berriz, azken postua saihesteko lehian aritu dira.

Donostiarrak, zaleen aurrean, aurkariekiko errenta handitzen jarraitu du, eta kronometroari zeharka begiratzen zion, hautagai nagusiek baino denbora hobea egiteko aukera minimo batzuk zituelako, bigarren jardunaldiari 9 segundoko galerarekin ekin ostean. Haatik, azkenerako etxeko ontziak ezarritako denbora ez da nahikoa izan bere helburu handia erdiesteko.

Bigarren jardunaldiaren sailkapena:

Bigarren jardunaldiko sailkapena. Argazkia: EITB

Bigarren jardunaldiko sailkapena. Argazkia: EITB

Bigarren jardunaldiaren osteko sailkapen orokorra

Bigarren jardunaldiko sailkapena. Argazkia: EITB

Bigarren jardunaldiaren osteko sailkapen nagusia. Argazkia: EITB

LEHENDABIZIKOA ARRAUN LAGUNAKENTZAT

Arraun Lagunakek bere historiako lehen Kontxa bereganatu du igande honetan, emakumezkoen banderaren 14. ekitaldian. Donostiarrek 1,64 segundoko aldearekin ekin diote lehiari Orioko ontziarekiko, eta hasieratik bertatik argi geratu da bien arteko norgehiagoka izango zela.

Oriok irteera paregabea egin du, bi segundoko tartea zabalduz lehen metroetan "Lugañene" ontziarekiko, eta alde horrekin atera da ziabogatik ere. Aitzitik, bigarren luzean, Andrea Astudillok patroiaren lekutik gidatzen duen taldeak estropada orekatu du.

Biak parez pare jarri dira, arraunak elkarren artean oso gertu zituztela, lehia ezin estuagoa eskainiz. Azken 500 metroetan sartu direnerako, etxean arraun egiten zegoen taldeak 2 segundoko altxorra bildu du bere alde. Hortik aurrera, zegokien kalea gogor defendatuz,  euren historiako lehen Kontxa bereganatu dute donostiarrek, oriotarrei 2,5eko aldea sartuta (Arraun Lagunak: 10:33.56; Orio: 10:36.24). Beraz, Nadeth Agirreren taldea bere hirugarren Kontxa kateatu ezinda geratu da.

Kontsolazio txandari dagokionez, Tolosaldea erabateko nagusitasunez gailendu da beste hiru traineruen aurretik (10:48.46). 10 segundoko aldea atera dio bigarren izan den Chapela Galiziako ontziari (10:58.10). Ondoren, Hibaika (11:04.00) eta Deustu (11:10.56) sartu dira.

Bigarren jardunaldiko sailkapena

Bigarren jardunaldiko sailkapena. Argazkia: EITB

Bigarren jardunaldiko sailkapena. Argazkia: EITB

Bigarren jardunaldiaren osteko sailkapen orokorra

Bi jardunaldien osteko sailkapena. Argazkia: EITB

Bi jardunaldien osteko sailkapena. Argazkia: EITB

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 Zuzenean 11:50 - 12:15 ''HELMUGA'' saioa
    22 Zuzenean 12:20 - 14:00 ATLETISMOA | Amurrioko Krosa
    22 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena