Traineruen Euskotren Liga 2022, egutegia, emaitzak eta azken orduko albisteak

#-euskotren_home-#

18:32

#-euskotren_home-#

Moañako Bandera

Orio nagusitu da Moañan eta puntu bat jan dio Arraun Lagunak liderarri

A. B. E. | EITB Media

Oriotarrek irabazi dute Euskotren Ligako Moañako Illa Do Samertolameu Bandera, eta puntu baten murriztu du bigarren izan den Arraun Lagunak sailkapen liderrarekiko desabantaila.

0:57
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Oriok irabazi du Euskotren Ligako Moañako Illa Do Samertolameu Bandera, larunbat honetan, abuztuaren 12an, eta puntu bat jan dio Arraun Lagunak sailkapen nagusiko liderrari.

Lehen txandan lehiatu dira: Tiran (1. kaletik), Hibaika (2. kaletik), Hondarribia (3. kaletik) eta Cabo (4. kaletik). Hondarribiak indartsu ekin dio estropadari eta lehena izan da ziabogan, baina Hibaikarekiko segundo bakarreko abantailarekin. Bigarren luzean, ordea, aurkariekiko errenta handitu dute hondarribiarrek eta txanda irabazi dute 11:22.81eko markarekin. Hibaika izan da bigarren 7 segundora, Tiran hirugarren 26ra eta Cabo laugarren 27ra.

Ondoren, bigarren txandan, traineru hauexek egin dute arraun: Orio (1. kaletik), Arraun Lagunak (2. kaletik), Donostiarra (3. kaletik) eta Tolosaldea  (4. kaletik). Hasieran Orio jarri da buruan, eta ziabogan 2 segundoko errenta lortu du Donostiarrarekiko eta 3 segundokoa Arraun Lagunaki.

Azken luzean, Donostiarrak eta Arraun Lagunakek ezin izan dute oriotarren erritmoa jarraitu; ondorioz, Oriok bereganatu du garaipena eta Moañako Bandera 10:49.40ko markarekin. Bigarren posturako lehia oso estua izan da, eta, azkenean, Arraun Lagunak izan da bigarren Oriorekiko 2 segundora eta Donostiarra hirugarren 6ra. Tolosaldea laugarren izan da, irabazlearekiko 29 segundora.

Bosgarren amaitu du Hondarribiak, seigarren Hibaikak, zazpigarren Tiranek eta zortzigarren Cabok.

Moañako estropada amaituta Arraun Lagunakek jarraitzen du sailkapen nagusiko lehen postuan 73 punturekin, Orio (68 puntu) da bigarren 5 puntura, Donostiarra (55) hirugarren eta Tolosaldea (55) laugarren. Behealdean, aldiz, Hibaika da seigarren 29 punturekin, Cabo zazpigarren 27 punturekin eta Tiran zortzigarren 13rekin.

Moañako Banderako sailkapena:

Moañako Banderako sailkapena. Argazkia: EITB Media

Moañako Banderako sailkapena. Argazkia: EITB Media

Euskotren Ligako sailkapen nagusia:

Euskotren Ligako sailkapen nagusia. Argazkia: EITB Media

Euskotren Ligako sailkapen nagusia. Argazkia: EITB Media

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    13 22:15 - 23:15 ''Harri Herri'' saioren denboraldi berria

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena