Arrauna zuzenean 2022: Eusko Label Liga, Euskotren Liga eta Kontxako Bandera | EITB Arrauna

Arrauna

14:07

Arrauna

Santurtziko Ikurriña

Donostiarra garaile Santurtzin, eta Arraun Lagunakek lidergoa sendotu du

EITB MEDIA

Bi ontzien arteko aldea lau segundokoa izan da azkenean, eta ez zapikoa, epaileek hiru segundoko zigorra ezarri dietelako donostiarrei Tolosaldearekin palak jotzeagatik.

1:29
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Donostiarrak irabazi du Santurtziko Ikurrina, Euskotren Ligako zortzigarren jardunaldian. Estropada Bilboko itsasadarrean jokatu dute eta Arraun Lagunakek ligan duen lidergoa sendotu du.

Donostiarrek denboraldiko bigarren garaipena lortu dute, epaileek hiru segundorekin zigortu dituzten arren, Tolosaldearekin palak jotzeagatik. Horren ondorioz, zazpi segundoko aldea lau segundotan geratu da azkenean.

Orio, azken bi estropadetako garaileak, hirugarren izan da eta ezin izan du sailkapen nagusian aurkariek duten aldea murriztu, liga amaitzeko sei jardunaldi falta direnean. Azken estropada abuztuaren 20an jokatuko dute, Zarautzen.

Hondarribiak, bestalde, eguneko laugarren denborarik onena egin du, lehen txanda nagusitasunez irabazita. Azken postuei dagokienez, Tiran zulotik atera da lehen aldiz eta orain Cabo da Cruz dago sailkapeneko zuloan.

Santurtziko Ikurrinaren denborak

Santurtziko Ikurrinaren denborak

Euskotren Ligako sailkapena

Euskotren Ligako sailkapena

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena