Traineruen Euskotren Liga 2022, egutegia, emaitzak eta azken orduko albisteak

#-euskotren_home-#

12:27

#-euskotren_home-#

Cidade da Coruña Bandera

Oriok irabazi du Coruñako Bandera; Arraun Lagunak, nagusi bigarren jardunaldian

EITB Media

Oriorentzat izan da Euskotren Ligako Cidade da Coruña Bandera. Oriotarrak bigarren izan dira Arraun Lagunakek irabazi duen bigarren jardunaldian. Sailkapen nagusian Arraun Lagunak da liderra eta Orio bigarren, biak 14 punturekin berdinduta.

1:09
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Oriok irabazi du Euskotren Ligako Cidade da Coruña Bandera. Igande honetan (uztailak 10) jokatu da bigarren jardunaldia Galiziako uretan, eta estropadako garaipena Arraun Lagunakek erdietsi du.

Lehen jardunaldian nagusi izan zen Orio eta Arraun Lagunaki zazpi segundo atera zizkion. Bigarren jardunaldian, oriotarrek larunbatean lortutako errenta baliatu dute Coruñako Bandera bereganatzeko.

Arraun Lagunakek estropada bikaina egin du bigarren jardunaldian. Talde donostiarraren eta oriotarraren arteko lehia parekatua izan da azkenera arte. Bigarren luzean Arraun Lagunakek gehiago jo du, Oriok ezin izan dio donostiarren erritmoari eutsi eta estropadako lau puntuak Arraun Lagunakek poltsikoratu ditu, 21 minutu eta 58 segundoko markarekin garaipena lortu ostean. Bigarren izan da Orio bi segundora, eta hiru puntu bildu ditu. Tolosaldea izan da hirugarren, irabazlearekiko 22 segundora; Donostiarra laugarren, 24 segundora.

Euskotren Ligako sailkapen nagusian Arraun Lagunak da liderra eta Orio bigarren postuan da, baina biak 14 punturekin berdinduta daude. Donostiarra da hirugarren 7 punturekin, eta Tolosaldea laugarren 5 punturekin.

Coruñako Banderako 2. jardunaldiko sailkapena. Argazkia: EITB Media

Coruñako Banderako 2. jardunaldiko sailkapena. Argazkia: EITB Media

Coruñako Banderako 2. jardunaldietako emaitza bateratuak. Argazkia: EITB Media

Coruñako Banderako 2. jardunaldietako emaitza bateratuak. Argazkia: EITB Media

Euskotren Ligako sailkapen nagusia Coruñako Bandera jokatu ostean. Argazkia: EITB Media

Euskotren Ligako sailkapen nagusia Coruñako Bandera jokatu ostean. Argazkia: EITB Media

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena