14:04

Goizak gaur

Tolosa

Pilotakadaz zauritutako mutilaren izeba: "Ikusmena berreskuratuko du, baina prozesua luzea izango da"

EITB Media

Aitziberrekin, 16 urteko gaztearen izebarekin, hitz egin dugu eta, adierazi duenez, mutilak ez du zalantzarik Ertzaintzaren pilotakada batek eragin ziola zauria. Gainera, sendiak argitu du gazteak ez zuela inongo borrokan parte hartu eta Beotibar kale estuan jaso zuela pilotakada.

  • Gertakaria izan zen lekua. Argazkia: Tolosaldeko Kontseilu Sozialista

    Gertakaria izan zen lekua. Argazkia: Tolosaldeko Kontseilu Sozialista

    6:13 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Tolosan itxura guztien arabera Ertzaintzak jaurtitako pilotakada batek zauritu zuen gaztearen izeba Aitziberrek "Goizak Gaur" albistegian adierazi duenez, 16 urteko mutilaren ebakuntza atzeratu egin dute, begia handituta eta erabat itxita duelako. Hori bai, ikusmena berreskuratuko duela esan diete medikuek, prozesua luzea izango den arren.

Villabonako gazteak ez du zalantzarik Ertzaintzaren pilotakada batek eragin ziola zauria, eta anbulantziaren lehen txostenak ere hala jasotzen duela baieztatu du Euskadi Irratiak. Era berean, sendiak argitu du gazteak ez zuela inongo borrokan parte hartu eta Beotibar kale estuan jaso zuela pilotakada.

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena