Goiz kronika asteburua
Emakundek 35 urte
Unai Urreaga | EiTb Media
Duela 35 urte onartu zuen Eusko Legebiltzarrak Emakumearen Euskal Institutua sortzeko legea. Garai hartaz eta urteotako ibilbideaz hitz egin dugu Koro Garmendia legebiltzarkide ohiarekin eta Miren Elgarresta Emakundeko egungo zuzendariarekin.
Emakumeen aniztasuna ageria da mundu osoan. Argazkia Gerd Altmann / Pixabay
audioak (1)
Informazio gehiago (2)
Autonomia Estatutua onartu eta hirugarren legegintzaldira arte itxaron behar izan zen pausoa emateko. Eta funtsezkoa izan zen politika munduan zein erakundeetatik kanpo lanean ari ziren hainbat feministen lana. Haietako bat izan zen Koro Garmendia, garai hartan Euskadiko Ezkerrako legebiltzarkidea. "Estatutuak ematen zizkigun eskumenak garatzen ari ginen, baina alor bat geratzen zen", kontatu digu. Horrek "kezka eta haserrea" eragiten zuela eta 1986an Zarautzen 100 bat emakume elkartu zirela esan digu, planteamendu bat egiteko: "Politika publikoak berdintasunaren alde gure erkidegoan ere martxan jarri behar zirela, eta horretarako sortu behar zela horretaz arduratuko zen entitatea, gerora Emakunde izango zena". Lege proposamena alderdi denek batera egin izanaren garrantzia azpimarratu digu Garmendiak.
35 urte igarota, alde handia ikusten du Garmendiak. Miren Elgarrestak urteotan Emakunderen lana funtsezkoa izan dela dio eta argi du "berdintasun errealitetik gertuago" gaudela. Aurrerapausoak eman direla dio, adibidez indarkeria matxistari lotuta: "Arazo pertsonal bat izatetik, arazo politiko eta sozial izatera" pasa dela dio. Etorkizunera begira gazteekin lan egin beharra nabarmendu digu eta eremu publikoan asko aurreratu den arren, uste du arlo pribatuan badela oraindik zeregina. Enpresetako antolakuntza, soldata arrakala eta erantzunkidetasunean oinarritutako zaintza aipatu dizkigu.
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/05/01
Ekosfera 56:27
2024/05/01
portobello 116:17
2024/05/01
Hiru erregeen mahaia 6:05
2024/05/01
Kirol Legez 29:03
2024/05/01
#-goizak_gaur_ab-# 30:44
2024/05/01
Goizak gaur 30:44
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa