Goiz kronika asteburua
ZIENTZIA GOSARIA
AMAIA ETXEBERRIA | EITB MEDIA
Idoia Mujika materialen fisika zentroko kideak Euskadi Irratiko Zientzia gosarian, NASAren Artemis misioaren xehetasunak kontatu dizkigu. Lehen urratsa da 50 urte geroago gizakia berriro ere ilargira bidaltzeko.
NASAren Artemis I misioko espazio ontzia
Artemis I misioa azaroaren 16an abiatu zen NASAren Floridako Kenedy zentrotik espazioara eta, ondobidean, gaur itzuliko da lurrera, zehazki ozeano pazifikoan itsasoratuko da. Idoia Mujika materialen fisika zentroko kideak adierazi digunez, misioaren helburua zera izan da: ilargiari buelta bat ematea, orbitan zehar ilargia arakatzen jarraitu ahal izateko hainbat satelite uzteko eta bueltan berriro lurrera itzultzea.
Mujikak nabarmendu duenez, Artemis misioan NASAk erabili duen teknologia oso berezia eta aurreratua da, "historian Space Launch System delakoa lehen aldiz erabili da ontzi bat espazioratzeko". Lurrera bueltan, atmosfera arazorik gabe zeharkatzea da NASAren erronka nagusia.
Artemis I misio honen ostean, Artemis II etorriko da. Bigarren horretan astronautak bidaliko dituzte ilargiaren bueltan orbitatzera. 2030etik aurrerra, berriz, Artemis III misioak astronautak ilargira bidaltzea ez ezik, gizakia bertan finkatzea du xede, behin ilargian base bat ezarrita, handik beste satelite edo planeta batzuk esploratzen jarraitzeko.
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/11/21
zidorrean 54:58
2024/11/21
#-hobeto_kalte-# 55:59
2024/11/21
Arratsean 52:58
2024/11/21
Mezularia 66:07
2024/11/21
Faktoria 19:19
2024/11/21
Baipasa 175:30
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa