Goiz kronika asteburua
ELKARRIZKETA
ENERITZ GORROTXATEGI | EITB MEDIA
ELA sindikatuko negoziazio kolektiboko arduradunak Euskadi Irratiko "Goiz Kronika" saioan esan du "% 95ean Rajoyren erreforma berrestea" izango dela eta "badirela gutxienez aldatu beharreko bi eremu; kaleratzeena eta negoziazio kolektiboari dagokiona" adibidez.
Pello Igeregi, ELAko negoziazio kolektiboko arduraduna
Albisteak (3)
Informazio gehiago (2)
"Lan Erreforma honi, ez" goiburupean, lan-harremanen euskal esparruaren alde aterako dira kalera gaur Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan ELA, LAB, ESK, Etxalde eta Hiru sindikatuek deituta. Pello Igeregik, ELA sindikatuko negoziazio kolektiboko arduradunak, Euskadi Irratiko "Goiz Kronika" saioan egindako elkarrizketan esan du badituztela "marra gorritzat" jotzen dituzten "bi eremu" eta, honenbestez, indarrean den erreformatik "ezinbestean" aldatu beharko luketenak: "kaleratzeena eta negoziazio kolektiboari dagokiona".
Ostegunean Madrilgo Diputatuen Kongresuan lan-erreforma dela eta egingo den bozketa, "% 95ean Rajoyk egindakoa berrestea" izango dela deritzo Igeregik. "Harrigarri" deritzote, "inbestidurako blokean erreforma hobetu nahi duten alderdiak izan eta CEOE dagoen akordioa lehenetsi izana, erreforma hobeago baten aurretik". Osteguneko bozketan lan erreformari ezetz esateak, 2012an Rajoyk proposatutako lan erreformak indarrean jarraitzea lekarke, baina Igeregiren irudiko, "guretzat ez litzateke txarra, indarbagetzearen aukera mahai gainean jarriko litzatekeelako".
Espainiak Europarekin dituen konpromisoen arabera, "erreforma berri bat egin beharko luke eta CEOErik gabeko erreforma, askoz ere eskenatoki hobea" litzatekeela berretsi du. Egoera horretan, euskal alderdiek aurreratu duten gisan, "ezezkoari eutsiko diotelakoan" da ELAko negozkiazio kolektiboko arduraduna.
Honenbestez, gaur kalera ateratzeko gonbita luzatu die herritarrei, "alternatibak badaudela eta bestelako lan erreforma bat posible dela" nabarmenduz.
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/12/22
Kirol Legez 17:38
2024/12/22
#-goizak_gaur_ab-# 32:18
2024/12/22
Amarauna 176:20
2024/12/22
Osasun etxea 52:36
2024/12/22
Goiz kronika asteburua 126:55
2024/12/21
portobello 105:02
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa