11:45

Goiz kronika asteburua

KORONABIRUSA

Felix Zubia: "Ospitalean lasai jarraitzen dugu, baina egia da kasu bakanak iristen hasi direla"

Eneritz Gorrotxategi | EITB Media

Donostia Ospitaleko ZIUko zerbitzuburuak txertaketak duen babesaren inguruko xehetasunak eman ditu Euskadi Irratian. Ospitaleak "lehertuko ez badira ere, igoera" izango dutela aurreikusten du.

  • Felix Zubia, Donostia ospitaleko zainketa berezietako zerbitzu burua.

    Felix Zubia, Donostia ospitaleko zainketa berezietako zerbitzu burua.

    3:39 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Felix Zubia, Donostia Ospitaleko ZIUko zerbitzuburua, Euskadi Irratiko 'Goiz Kronika' saioan izan da gaur, covid-19aren inguruko datuen analisia egiten. Kalean intzidentzia gora egiten hasi izanak "lehen arretan izugarrizko lan-karga" eragin duela esan du.

Ospitaleetan "lasai" jarraitzen dutela onartu du, baina "kasu bakanak iristen" hasi direla gaineratu du. Izan ere, dagoeneko txertoa jaso duten pertsona batzuk eta zenbait gazte ZIU-ra iristen hasi dira.

Horrenbestez, kasuen gorakada saihestea "herritar guztien lana" dela gogorarazi du; "galarazi litezkeen egoera horiek gerta ez daitezen". Halaber, covid-19aren aurkako txertoak Israelen eskainitako datuetan oinarrituta, txertoak eskaintzen duen babesa zenbaterainokoa den ere azaldu du Zubiak. Hala, kalean kutsatzeak ugaritzen badira, "portzentajeak bete" egin litezkeela eta "igoera" aurreikusten duela ere esan du.

Bestalde, aire librean gaudenean kutsatzeko arriskua murrizten bada ere, "jende asko badago arriskua biderkatzen" dela nabarmendu du. Gainera, Zubiak azaldu duenez, "edariak, botilak edo edalontziak partekatzen badira, listu bidez kutsatza litezke".

Datorren igandean ere koronabirusaren inguruko datuen analisia egingo digu Zubiak, Euskadi Irratiko 'Goiz Kronika'n.

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena