Goiz kronika asteburua
EUSKADI IRRATIA
eitb.eus
200 pertsona inguruk ez dute bihar botoa emateko eskubidea izango, COVID-19arekin kutsatuta daudelako. Jose Ramon Bengoetxea EHUko irakaslearen hitzetan, eskubide hori ezin zaie ukatu.
Jose Ramon Bengoetxea, EHUko irakaslea, ETBn egindako elkarrizketa batean.
Albisteak (4)
Informazio gehiago (2)
Ordiziako koronabirus agerraldiaren ondoren, eta Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeen atarian, Eusko Jaurlaritzak protokolo bat onartu du kutsatuta eta koarentenan dauden herritarrentzat. Horren arabera, COVID-19 gaitza dutenek ezingo dute botorik eman.
Gaurko datuen zain, Nekane Murga Osasun saiburuak emandako azken datuen arabera, 200 pertsona inguru dira bihar botoa emateko eskubiderik izango ez dutenak. Erabaki horrek, besteak beste, EH Bilduren helegitea ekarri du, eta Hauteskunde Batzordeak gaur bildu beharko du, gaia aztertzeko.
Euskadi Irratian egindako elkarrizketan, Jose Ramon Bengoetxea Zuzenbidean doktoreak eta EHUko irakasleak garbi esan du boto eskubidea "eskubide absolutua" dela eta Eusko Jaurlaritzak ez duela eskubide hori "murrizteko eskumenik". "Positibo eman dutenek botoa eman nahi badute, sistema bat bilatu beharko litzateke. Botoa emateko aukera ahalbidetu egin behar zaie. Postarako aukera itxita dute, eta beste bide batzuk aurkitu beharko lirateke", esan du.
Murgak, atzoko agerraldian, beste gaixo batzuekin alderatu zuen koronabirusa dutenen egoera, baina Bengoetxeak uste du sailburuak emandako azalpena ez dela baligarria. "Pertsona bat ezinduta badago eta botoa eman nahi badu, posta bidez botoa emateko aukera du", zehaztu du.
EHUko irakaslearen arabera, ebazpen judizial batek bakarrik mugatu dezake botoa emateko eskubidea. Eskubide absolutu bat den heinean, horretarako baliabide guztiak jarri behar zaiezkiela herritarrei, baita gaixo daudenei ere, gaineratu du.
Hego Korean eta Frantzian egin berri diren hauteskundeak jarri ditu adibidetzat. Bi herrialde horietan koronabirus probetan positibo eman duten herritarrei botoa emateko baliabideak eskura jarri zaizkiela nabarmendu du.
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/12/22
portobello 108:42
2024/12/22
Hiru erregeen mahaia 369:42
2024/12/22
Kirol Legez 17:38
2024/12/22
#-goizak_gaur_ab-# 32:18
2024/12/22
Amarauna 176:20
2024/12/22
Osasun etxea 52:36
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa