Receta Express

Pikuak
  • 16:11 min
imagen player
imagen player
imagen player
Osagaiak
  • PILI MANTEROLA: Moldeko ogia, ahuntz gazta eta pikuak.
  • IGOR ZALAKAIN: Pikuak, tipula, berakatza eta ahate urdaiazpiko freskoa.
Prestaketa

Pili Manterolak piku montaditoa prestatu du.

Moldeko ogiaren zurigunean borobil bat egin edalontzi bat eta labanaren laguntzaz. Ogi zati hori zartagin batean txigortu. Ahuntz gazta (biribilkia) zati bat moztu. Horri ere kolore pixka bat eman zartaginean. Gurin zati bat bota zartaginera eta pikuak salteatu.

Amaitzeko, ogiaren gainean gazta zatia jarri lehendabizi, eta horren gainean, pikuak

Igor Zalakainek piku beteak labean prestatu ditu.

Pikuei goiko zatia kendu. Pikua hustu koilara txiki baten laguntzaz. Tipula eta berakatza xehe-xehe moztu eta zartaginean gorritu. Zartagina sutatik kendu.

Ahate urdaiazpiko freskoa xehe-xehe moztu eta sutatik kendutako nahasketari nahastu. Pikutik ateratakoa ere nahastu zartagineko nahasketari.

Zartagineko nahasketarekin pikuak bete. Azkenik, pikuak labean sartu 8-10 minutu inguruz eta 200ºC-tan.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena