audioak (1)
Izaro kantariaren hozkailua miatu dugu, eta Igor Zalakainek haragi-bolak hummusarekin prestatu ditu eta Pili Manterolak barazkiekin lagundutako hanburgesak.
Igor Zalakain: haragi-bolak hummusarekin
Plater sakon batean hummusa jarriko dugu eta haren gainean jarriko dugu ahuakate erdia txiki txiki eginda, tomatea zuritu eta haziak kendu ostean txikituta, baita ere, eta piper berdea ere berdin. Oliba olioa eta gatza egingo diegu gainetik.
Ondoren, haragi xehetuarekin bola txikiak prestatuko ditugu. Horretarako, azenarioa eta kuiatxoa txiki txiki egin eta zartaginean erregosiko ditugu piskat, gordin ikutua kentzeko. Haragi xehetuari gehituko dizkiogu ondoren. Ogi mamia baldin badugu, saldatan busti ostean, bota egingo diogu haragi xehetuari. Bolak egingo ditugu, baina ez oso handiak. Ez ahaztu gatza. Plantxan pasa, gehiegi erregosi gabe.
Haragi-bolak eta hummusa elkarrekin aurkeztuko ditugu. Nahi badugu plater berean, edo, bestela, plater banatan.
Pili Manterola: barazkiekin lagundutako hanburgesak
Tipula goxatu egingo dugu zartaginean, txiki txiki eginda. Sutatik kanpo, haragiari batuko diogu, eta arrautz gorringo bat badugu eskura, bota egingo diogu. Ogi mamia ere bai, baldin badago. Hanburgesa forma emango diogu eta buelta eta buelta, zartagian erregosiko dugu, baina gehiegi egin gabe.
Bitartean, platera apainduko dugu barazkiekin. Kuiatxoa luzeran zatitu, xafla luzekin batzuk aterako dizkiogu, laban batekin edo patatak zuritzearekoarekin, adibidez. Irakiten dagoen uretan sartu-irten bat emango diogu biguntzeko. Gero molde borobil bat hartu eta bertan sartuko dugu. Horren gainean, hanburgesa jarriko dugu. Piperrak eta tomatea, laukitxotan, zartaginean goxatu ondoren, hanburgesa gainean jarriko ditugu. Ahuakate erdia ere bertan sartuko dugu.
Laguntzeko, maionesa eta hummusa jarri. Laranja, azenario eta limoiarekin zuku freskagarri bat egingo dugu eta hanburgesa jaten dugularik, lagungarri aparta izango da.
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/11/21
Faktoria 19:19
2024/11/21
Faktoria 24:32
2024/11/21
kultura.eus 27:28
2024/11/21
#-goizak_gaur_1400-# 31:20
2024/11/21
Kirol Legez 27:04
2024/11/21
Goizak gaur 31:08
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa