Pili Manterola: Izkiratzarrak carpaccio erara gereziekin:
Izkiratzarrak, gordinik, zuritu egingo ditugu. Buru eta azalak, buruak apur bat zapalduta, zuku guztia atera dezaten, zartaginean jarriko ditugu, olioarekin. Sutan utziko ditugu, euren saltsa ateratzen joan dadin. Bitartean, zuritutako izkiratzarrak erditik ebaki, zabaldu eta erdiko heste beltza kendu egingo diegu. Gero filmean batu eta zapaldu egingo ditugu, haragia zabalduta eta fin-fin gera dadin. Erretilu batean jarriko ditugu.
Gereziei hezurra kendu eta ondo txikituko ditugu. Izkiratzarren gainetik bota.
Amaitzeko, zartainean murrizten utzi dugun zuku hori, iragazi ostean, biberoi erako ontzi batean sartu eta izkiratzarren gainetik bota, zirkuluak bezalako formak eginez. Gatza eta olioa ere egingo diogu. Eta azken ukitu gisa, barazki ernamuindu gutxi batzuk jarriko ditugu.
Igor Zalakain: gerezi eta jogurt zopa hotz-epela
Zartagin batean, azukre goilarakada bat eta gurin zati txiki bat jarriko ditugu sutan. Azukrea urtzen hasten denean, gereziak botako ditugu. Bainilla zati bat erditik zatitu eta bota egingo dugu barruko haziak eta guzti. Bost-sei minutuz utziko dugu nahasketa sutan. Nahi bada, 3-4 goilarakada likore botako dizkiogu. Lehenengo momentuan, saltsa hau mehe xamarra geratuko da. Hortaz, 5-6 minutu gehiago emango dizkiogu sutan. Gereziak atera egingo ditugu, baina, eta ura murrizten utziko dugu.
Izozkailuan izotza egiteko ditugun plastikozko laukitxodun molde bat hartuko dugu eta bertan sartuko ditugu jogurtarekin, azukrearekin eta esnegain harrotuarekin egindako nahasketa. Izoztu.
Aurkezteko, plater sakon bat hartu eta bertan jarriko ditugu gereziak, epel oraindik, eta erdi-erdian jogurt eta esnegainezko bi karratu jarriko ditugu, momentuan joan daitezen urtutzen. Gereziekin batera, basa-fruituak edo marrubiak ere jar ditzakegu.
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/12/21
portobello 105:02
2024/12/21
Hiru erregeen mahaia 269:43
2024/12/21
Amarauna 14:44
2024/12/21
Hitza Jolas 57:15
2024/12/21
Kirol Legez 27:57
2024/12/21
#-goizak_gaur_ab-# 31:57
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa