Receta Express

Maddalen Arzallusen hozkailua
  • 26:26 min
imagen player
imagen player
imagen player
Osagaiak
  • IGOR ZALAKAIN: Izokina, tipula (ahal bada morea), mangoa, sandia, mugurdiak, platanoa, olioa, limak.
  • PILI MANTEROLA: Izokina, azukrea, gatza, limak, york urdaiazpikoa, tipula, piper gorria et piper berdea.
Prestaketa

Maddalen Arzallusen etxera joan gara eta bere hozkailua zabaldu digu "Sukaldari dema"n Pili Manterolak eta Igor Zalakainek euren platerak sor ditzaten.

Igor Zalakain: 'izokin zebitxea'

Hezur guztiak eta azala kendu izokinari eta takoetan moztu, bol batean jarri eta limarekin egindako zukua gehitu. 10bat minutu utzi izokina zukuarekin, eta ondoren, bertara gehitu tipula fin moztuta, mangoa, sandia eta franbuesak zatiturik. Azkenik, platanoa xafla finetan moztu, eta frijitu (patata chip batzuk izango balira bezala), eta plateraren gainean jarri, eta azkenik olio pixkat bota.

Pili Manterola: 'izokin marinatua'

Izokina ondo garbitu, izokinaren azpizuna hartu, eta azukrea eta gatza (lodia) proportzio beran jarri (300-400 gramo bakoitzetik). Nahasketa horrekin izokina estali, eta lima azala gehitu 6 orduz utzi, ondoren gatza eta azukrea guztiz kendu, zapi heze batekin ondo garbitu, olioa bota, xaflatan moztu izokina eta olio pixka bat gehitu. York urdaiazpiko pixka bat hartu rollo bat egin eta barruan tiretan moztutako tipula eta piper berde eta gorria sartu. Alberjinia esnetan jarri, ondoren irinetik pasa eta frijitu,  platanoa aurretik xaflatan ere frijitu.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena