Receta Express

Aza gorria
  • 20:34 min
imagen player
imagen player
imagen player
Osagaiak
  • PILI MANTEROLA: Aza gorria, oilasko bularkia, ogi zatitxoak, sagarra, jogurt naturala, oliba olioa, limoia eta gatza.
  • IGOR ZALAKAIN: Aza gorria, mahaspasak, ardo txuria, pinaziak, sagarra, xerez ozpina eta tipula.
Prestaketa

Aza gorria edo bonbarda osagai nagusi gisa hartuta, Pili Manterolak entsalada epela proposatu digu eta Igor Zalakainek, 'eltzekaria'.

 

Pili Manterola: entsalada epela

Aza fin-fin moztu, urdaiazpikoa balitz bezala. Oilasko bularkia dadotan zatitu eta salteatu. Bertan, ogia ere dadotan moztu eta frijitu. Sagarra ere zuritu, bihotza kendu eta zatitu. Bonbardari ozpin tanta batzuk bota biguntzeko eta kolore politagoa izan dezan. Dena nahastu.

Jogurt gorpuzdun natural bat hartu, eta olioa eta gazta bota. Emultsionatu. Horrekin gozatu entsalada. Ondoren, intxaur batzuk gehitu.

Igor Zalakain: 'eltzekaria'

Aza gorriaren zati gogorrak kendu eta laukitan ebaki. Ura irakiten jarri gatz pixka batkin, eta 15-20 minutuz egosi.

Mahaspasak ardo txuritan hidratatzen utzi. Pinaziak, oliorik gabe, zartaginean gorritu. Sagarra garbitu, azala eta bihotza kendu eta zatitu. Tipula xehe-xehe egin eta erregosi, xerez ozpin goilarakada batekin. Ardo txuria ere gehitu.

Suz kanpo gehitu beste osagai guztiak: mahaspasak, pinaziak eta sagarra, eta dena nahasi.

 

 

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena