Receta Express

Olasagastiren hozkailua
  • 26:08 min
imagen player
imagen player
imagen player
Osagaiak
  • PILI MANTEROLA: Itsas-zapoa, baratxuria, pipermina, olioa, patata, irina, ardo txuria eta perrexila.
  • IGOR ZALAKAIN: Erreboiloa, limoi zukua, olioa, gurina, olio salda.
Prestaketa

Joxe Mari Olasagastiren hozkailuko osagaiekin proposatutako errezetak:

Pilik itsas-zapoa saltsa berdean; Igorrek erreboiloi menier erara.

 

Pili Manterola: itsas-zapoa saltsa berdean

Saltsa aurreratzea proposatu du Pilik, horrek asko laguntzen duelako arraina egiterakoan, prestaketa errazten duela dio. Itsas-zapoaren hezurrak, azala eta burua kendu, eta guzti horiek fumeta egiten. Zapoare zatiak borobilean moztu, zapaldu eta prest eduki saltsan sartzeko. Patatak zuritu, panadera eran moztu, oso fin, eta behekaldean jarri zartaginean.

Saltsa egiteko: arraiaren azala, hezurrak eta burua oliotan gozatu eta ondoren ura gehitu. Loditzeko irin pixkat erabili, eta ardo txuria, baratxuria gehitu fumetarekin saltsa loditzeko. Hori azken momentuan itsas-zapoari gehitu eta perrexila azken momentuan batu eta guztia su txikian sukaldatu.

Igor Zalakain: erreboiloa menier erara

Erreboiloa luzera moztu, hezurra erdian duela, bi behatzen lodierako zatitan moztu. Zartagin batean jarri olioarekin, bi aldeetatik gorritu, (bere denbora beharko du egosteko zati lodiak direlako), erdibidean gaudela gurin pixkat gehitu, eta gurin horrek kolore pixkat hartzen duenean, limoi baten zukua gehitu gustu guztia errekuperatzeko. Oilo salda pixkat gaineratu, ondoren erreboilo egosia atera, eta saltsa bukatzen joan, gurin pixkat gehiago gehitu, suz kanpo gorputz gehiago lortzekoa, perrexil pixkat gehitu, eta saltsa horrekin erreboilo zatiak busti.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena