Faktoria
Landa eremua internet zuntza
Mutrikuko Larangan kobrea lapurtu zuten 2023ko urrian eta telefonorik gabe geratu ziren. Oraindik ez zaie denei zuntza iritsi. Olatzko Zelaieta jatetxean gorriak ikusi dituzte azken hilabeteetan zuntza pasa aurretik moztu zietelako fijoa. Zumaian berriz, Santa Klaran, instalazioa egin dute oraintxe.
Zumaiako Santa Klaran, Maite Manzisidor baserritar ostalaria eta Abailako Xabi Garmendia teknikaria



Mutrikuko Laranga auzoan dago Kalbaixo jatetxea. 15 metrora daukaten posteraino pasa dute zuntz optikoa, baina kutxa jarri eta beraiengana noiz iritsiko zain daude.
Iñaki Urbietaren ametsgaiztoa 2023ko urrian hasi zen. Kobrea lapurtu eta telefono finkorik gabe geratu ziren jatetxean. Txiripaz jatetxeko telefonoa mugikorrera desbideratuta zeukaten eta harri esker jaso ahal izan dituzte bezeroen deiak harrezkero.
Zelaieta jatetxea berriz, Mutrikuko Olatz auzoan dago. Idurre Ezenarro nagusia txoratzen dago, azkenean banda zabaleko interneta badutelako zuntz optikoari esker. Telefono finkoko linea moztu zioten fibra pasa aurretik eta malabarismoak egin behar izan ditu negozioari eutsi ahal izateko. Telefono mugikorrarekin estaldurarik ez eta bezeroen erreserbak jaso ahal izateko Mutrikun uzten zuen telefonoa amaren etxean hark enkarguak hartzeko. Ondoren, mugikorrarekin estaldura zeukan punturen bat topatzen zuen auzoan eta han jasotzen zituen enkarguak whatsapp bidez. Ondoren, konpainiaz aldatuta lortu zuen kobratu ahal izateko datafonoa erabiltzea, etxe inguruan besoa luzatuz estaldura topatuta. Tarte horretan zuntza pasatzen ari ziren langileak joaten zitzaizkion bazkalorduetan tupperrak berotzeko eskatuz garagardoa hartzera. Halako batean, irailean iritsi zen berera banda zabaleko interneta eta telefonoak jotzen duenean poz pozik jartzen da.
Zumaiako Santa Klara nekazal etxe eta behi hustiapenean ezinbestekoa dute banda zabaleko interneta behien zaintzarako baliabide teknologikoak erabiltzen dituztelako. Konexioa etendako bakoitzean makinak txistuka hasten zitzaizkiela kontatu digu Maite Mantzisidorrek eta esnea jeizteko robotak ez zuela funtzionatzen. Azkenean Abaila kooperatiba topatu eta instalazioa egitea erabaki dute. Xabier Garmendiak azaldu digu herrian dagoen azkeneko postetik baserrira 700 metro kable bota beharko dituztela zerbitzua izateko.
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2025/12/16
Arratsean 52:27
2025/12/15
Arratsean 52:28
2025/12/15
kultura.eus 26:33
2025/12/15
Goizak gaur 31:20
2025/12/15
Kirol Legez 26:18
2025/12/15
Goizak gaur 31:41
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar