10:54

Faktoria

Arterra Bizimodu, elkarrekin

Arterra Bizimodun, elkarrekin bizi dira berrogeita hamar lagun. Norberarentzako tokia eta partekatua dituzte

Nagore Telleria | IETB Media

Denentzako jangela dute, baratza ere bai. Indarrak batu eta ingurumen aztarna gutxitzen dute. Lanak partitu egiten dituzte eta denen artean, proiektuak sustatu. Barazki saskiak saltzen dituzte eta aurki barazki kontserbak merkaturatzen hasiko dira. Komunitatez kanpo lan egiten dutenak ere badira.

  • Koldo, Maite eta Maider, Arterra Bizimodun, etxeko atarian

    Koldo, Maite eta Maider, Arterra Bizimodun, etxeko atarian

    26:20 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Nafarroako Artieda herrian dago Arterra Bizimodu. Garai batean hotela zen, aurrez, apaiz eskola eta duela hamar urtetik bizileku konpartitua. Alokatuta daukate eraikina. Hilean bost mila euro ordaintzen dute eta orain jabeak salgai jarri du eta erostea erabaki dute. Soziokrazian erabakiak nola hartzen diren eta beste era batera nola bizi diren kontatu digute Koldok, Maitek eta Maiderrek.

Koldo informatikaria da, Maite hezitzailea eta Maider boluntario ari da baratza taldean beka bati esker. Txitxirioak garbitzen topatu ditugu  Adrian donostiarra, Sergio Lille ondoko herri batekoa, Albaceteko Sergio, Mikel Zugarramurdikoa eta sukaldean Andrea italiarra.

Arterran haur txikiak ere bizi dira, hamaika bat. Zaharrenak hirurogeita hamar urte izango ditu. Badira gela bateko apartamentuak, biko eta hirukoak ere bai. Nahi duenak jangela konpartituan bazkaldu dezake menua ordainduta. Afaria norberaren kontu. Denda komunitario bat dute,  eta denentzako espazioak dira jangela, taberna, areto handiak, garai bateko kapilla, orain elkartzeko leku dena. Koruan, musutruk denda arroparekin. Bisitentzako gunea,  garagardoa egiteko sukaldea, eta bizitza bizitzeko modu konpartitu bat dute. Badira bertan bulegoak dituztenak ere:  Global Ecovillage Network, edota

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena