16:48

Faktoria

Errealitate birtuala egoitzan

Egoitzako bizikleta estatikoan pedalei eragin eta Paseo Berriko bide gorrian barrena ibili betaurrekoekin

Nagore Telleria | EITB Media

Antton Goenaga errealitate birtualeko antiojoak jantzita jardun zaigu bere bizikleta buelta kontatuz. Alde Zaharrean barrena zein Zarauztik Getariarako bidean ibili da Nahia Esnaola fisioterapeuta alboan duela. Oroi enpresak egindakoa da errealitate birtualen programa. Garatzaileek erakutsi digute.

  • Antton Goenaga bizikleta estatikoan errealitate birtualeko betaurrekoekin

    Antton Goenaga bizikleta estatikoan errealitate birtualeko betaurrekoekin

    21:08 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Etxean bizikleta estatikoa leiho aurrean jarrita zeukala kontatu digu Antton Goenagak. Altzako kiroldegia eraikitzeko lanak ikusiz pasatzen zuen denbora bizikleta gainean. Orain betaurrekoek ematen dioten kanpoko bizipenarekin gustorago dabilela dio.   Bi urte dira bera egoitzan bizi dela. 90 urte ditu eta hutsik egin gabe entrenatzen da. Astean bitan, bizikletan orduerdi eta beste hainbeste gimnasia eginez ematen ditu.

Oroi Wellbeing enpresa donostiarrak sortutakoa da Domus Vi Berran erabiltzen duten programa. Iñaki Aranburu eta Jorge Mailinek garatzaileek azaldu digute nola joan diren katalogoa garatzen. Berrehun aukera baino gehiago ematen ditu. Bai lekuak bisitatzeko, museoak barrutik ikusteko edota eskuak mugituz otorduak prestatuz sukaldean jarduteko ere. Teknologiak aktibo izateko eta estimulazio kognitiborako ematen dituen aukerez jardun dute biek. Erabiltzailearen bizitzarekin lotura duten edukiak eskura jartzeko ahalegin berezia egin dute.

 

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena