10:28

Faktoria

NEKAZARIAK

“Ez dagokigun lana eginarazi ordez, lana egiten utz diezagutela eskatzen dugu”

IMANOL DE LA VARGA | EITB MEDIA

Nekazarien mobilizazio betean, Euskadi Irratiko "Faktoria"n ekoizleak elkartu ditugu sektoreaz hausnartzeko.

  •  Aritz Eizagirre, Maite Manzisidor eta Joseba Pagadizabal

    Aritz Eizagirre, Maite Manzisidor eta Joseba Pagadizabal

    26:38 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Aritz Eizagirre, Maite Manzisidor, Joseba Pagadizabal eta Aner Garitaonandia nekazari gazteak batu ditugu Zumaiako Xarrondobekoa baserriko ukuiluan. Guztiak bat etorri dira esatean, bizi duten egoera prekarioa dela. Hainbat dira bizi duten egoeraren arrazoiak.

Manzisidorrek esan digu, ekoizleak direla katearen oinarria: traktorea hartu, esfortzu fisikoa egin edota lurra lantzen dutenak; horregatik, ulergaitza dela beraiek izatea katean gutxien jasotzen dutenak.

Garitaonandiak, preziotik harago, ekoizpen moduan ere jarri du fokua; uste du, ezin direla alderatu modu industrialean ekoitzitako elikagaiak, eta baserritarrek ereindako ortuariak.

Pagadizabalek, besteak beste, gizarte-ereduaren aldaketak aipatu ditu. Azkartasunaren gizartean bizi garela, eta gero eta arreta gutxiago jartzen zaiola elikadurari.

Eizagirrek, burokraziak dakarkien gainkarga. Salatu du, azken hilabete gutxitan, ikaragarri hazi zaizkiela egin beharreko tramiteak. Gehiegizko lan-karga horren ondorioz, bazterrean utzi behar izan dituzte oinarrizko ekoizpen lanak.

 

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena