Faktoria
GREGORIO ORDOÑEZ 29 URTE
Eider Aranberri | EITb Media
Gregorio Ordoñez Donostiako PPren zinegotzia ETAk erail zuela 29 urte bete dira, eta, urteurrena baliatuta, Aieteko Kultur etxean, bere aldeko 'Bizitza Posiblea' erakusketaren baitan, hitzordua egin du 'Faktoria'-k haren alargunarekin: Ana Iribarrekin.
Ana Iribar, Gregorio Ordoñezen alarguna
Euskal gizartea shock egoeran utzi zuen atentatua izan zen Gregorio Ordoñezen aurka ETA talde armatuak egindakoa; are gehiago, gerora etorri ziren beste hainbaten aurrekari izan zen.
29 urte beranduago, eta hilketaren urteurren borobila izan ez arren, Aieteko Kultur etxean egin dute hitzordua Ana Iribarrek eta Iñaki Guridi 'Faktoria'-ko aurkezleak. Izan ere, duela lau urte bere alde zabaldu zuten 'Bizitza Posiblea' erakusketak aste honetan itxiko ditu ateak. "Une bereziak" biziarazi dizkio erakusketa honek zinegotzi ohiaren alargunari, testuinguru politikoa azaltzen duten elementu asko baitaude, baina baita oso bereak zituen objektuak ere: "astelehenetan, udaletxeko kutxatilategira iristen zenean, askotan, norbaitek utzitako bala aurkitzen zuen. Goiz haietako batean, kazetari batekin iritsi zen eta berari eman zion. Erakusketa hau prestatzen ari nintzela kontatu zidan istorio hau, eta eman zidan bala".
Erakusketaren lehen unetik jabetzen da bat hilketa batek eten zuela Ordoñezen bizia: egunkarietako azalek, munduko leku askotatik iritsitako dolumin gutunek. Baita egunerokoan erabiltzen zuen larruzko maletak ere. "Egunero egunero eramaten zuen paperez beteta, agenda, kartera, mugikorra... atentatuaren egunean komiki bat ere bazeraman... ezin izan zion sekula bere semeari eman".
Urte terdi zituen Javierrek ETAk aita hil zionean, eta erakusketan argazki handi batean ageri da aitaren altzoan. Anak ondo gogoan du hilketa izan eta bost urtera Javierrek nola galdetu zion aita nork hil zuen. Eta zein garrantzitsua izan zen doluarekin amaitzeko hilketa argitu eta arduradunak epaitu izana. Mehatxatuta zegoen arren, bizkartzainari uko egin zion Gregorio Ordoñezek, eta sekula ez zuen presioak bere jardun politikoa eta eguneroka mugatu: "bazekien bere atzetik zebilzala, eta bere alderdikideek ere bai, baina ez zuen hargatik ezer aldatu, edo ezertan amore eman, ezta milimetro bat ere, ez bere printzipioetan, ez bere idealetan, ez bere indarrean, ez demokraziaren defentsan, ez eta hiri honen askatasunaren defentsan ere".
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/04/28
portobello 105:16
2024/04/28
Hiru erregeen mahaia 234:24
2024/04/28
Amarauna 16:52
2024/04/28
Amarauna 22:32
2024/04/28
Amarauna 13:01
2024/04/28
Amarauna 19:34
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa