12:40

Faktoria

Lantokian haurtzaindegia

Ospitaleko haurtzaindegia eta parke teknologikoko fisioterapia zentroa: Lantokian zerbitzuak izatearen onurak

Nagore Telleria | EITb Media

Donostia ospitaleko anestesista eta erizain laguntzailearentzat abantaila handia da haurra lantokiko haur eskolan utzi ahal izatea. Iluntzeko hamarrak arte dute zabalik haurtzaindegia. Bizkaiko parke teknologikoa, Zamudio eta Derioko kanpusean ere badute haur eskola, baita fisioterapia zentrua ere

  • Itsaso Zorrozua eta Xabier Diaz Bizkaiko parke teknologikoko Kalam fisioterapia zentruan

    Itsaso Zorrozua eta Xabier Diaz Bizkaiko parke teknologikoko Kalam fisioterapia zentruan

    28:21 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

3.800 lagunek egiten dute lan Donostia ospitalean. Urtero, 3.500 haur jaiotzen dira bertan, eta pediatriako unitatearen parean dago haurtzaindegia. Ospitaleko langile askok eramaten dituzte beren umeak ospitaleko haurtzaindegira. Umetxo haur eskolako Jaione Rodriguez hezitzaileak azaldu digu ordutegi zabalak dituztela haurtzaindegian, ospitaleko ordutegietara egokitzen direnak eta osasun langileek azaldu digute zein abantaila ikusten dioten haurra lantokian bertan uzteko aukerari.

Bizkaiko parke teknologikoan ere badute haurtzaindegi zerbitzua. 10.000 lagunek egiten dute lan Zamudio eta Derioko kanpusean, eta ume zaintza ez ezik, gimnasiora joateko aukera ere badute. Kalam zentroan pilates klaseak eta fisioterapia zerbitzua eskaintzen dituzte. Itsaso Zorrozua fisioterapeutak azaldu digu Kalam-en zein aukera  dituzten parkeko langileek. Kotxea partekatzeko sistema, elkarrekin korrika egiteko zitak etab ere badituzte parkean. Bizkaiko parke teknologikoko zerbitzu eta kooperazio teknikariak, Xabi Diazek kontatu digu lan ingurua bizigarriagoa izateko zein ekimen dituzten esku artean.

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena