Faktoria
Kulturartekotasuna euskaraz
Nagore Telleria | EiTb Media
Lardizabal ikastetxeko berrehun eta hogei umeen etxeetako hizkuntzak batuta, hamasei badira gutxienez. Zaldibia euskararen arnasgunea da eta duela bi urtetik euskara ardatza izateko programa ari dira lantzen eskola eremuan Huheziko adituen laguntzarekin. Euskara eta kulturartekotasuna praktikan.
Amaia Ugalde, Zineb El Gahouti, Estitxu Mujika eta Eider Amundarain Zaldibian
Zaldibian 1.600 lagun bizi dira. Biztanleen % 15 dira etorkinak eta eskola komunidadea anitza da oso. Hamasei hizkuntza hitz egiten dituzte eskolako familien etxeetan. Eskolako sarreran ele ugaritan dago idatzita ongietorri mezua.
Eskolako komunitatean euskara komunikazio hizkuntza izan dadin, aldibereko itzulpena erabiltzen dute bileretan, mezu idatziak ere euskaraz idazten dituzte eta gero telegram kanala baliatu itzulpenetarako.
Ondoez batetik sortu zen proiektua, xextrak izaten bait ziren hizkuntza tarteko. Guraso jendearen artean gaztelera erabili beharrak sufriarazi egiten zien orain arte euskaraz egin dutenei. Egiten ez dutenak berriz, eskolako komunitatetik kanpo geratzen ziren askotan.
Nola jarraitu euskaraz egiten eta aldi berean euskaraz egiten ez dutenei parte hartzeko aukera eman? Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta hezkuntza zientzien fakultatera jo zuten Zaldibiako eskolatik aholku eske Amelia Barquin eta Karmele Perezen laguntzarekin hasi ziren bidea urratzen eta orain beste hamar herritan hasi dira beren metodoa erabiltzen. Bi herri handiagotan, Azpeitian eta Markina Xemeinen, eskolan egiten dutena herri mailan egiten hasiko dira.
Eider Amundarain Lardizabal ikastetxeko zuzendaria, Zineb El Gahouti eta Estitxu Mujika gurasoak, UEMAko Amaia Ugalde teknikaria eta Huheziko Amalia Barquin eta Karmele Perez irakasleek azaldu digute kultuartekotasun proiektua zertan datzan.
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/11/21
Faktoria 19:19
2024/11/21
Faktoria 24:32
2024/11/21
Kantu Kontari 54:30
2024/11/21
kultura.eus 27:28
2024/11/21
#-goizak_gaur_1400-# 31:20
2024/11/21
Kirol Legez 27:04
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa