Faktoria
B Planeta
MIKEL ROTAETXE | EITb Media
Klima aldaketak egiturazko genero arrakala handitu du. Datuz egiaztatuta dago gizonek kutsatzen dutela gehien eta emakumeek jasaten dituztela berotze globalaren kalte nagusiak. COP28 hasteko astebeteren faltan, klima larrialdia eta genero-berdintasuna uztartu ditugu Faktoriako 'B Planeta' tartean.
NBEn arabera, Afrikako emakume nekazariek jasango dituzte klima aldaketaren ondorio larrienak



audioak (1)
Klima-larrialdia ez da neutrala, generoari dagokionez. Nazio Batuek ohartarazi dute klima aldaketak betikotu eta barrendu egiten duela egiturazko genero-arrakala. Berotze globalaren ondoriorik latzenak jasaten dituzten arren, emakumeak gutxiengo dira klima-politiken diseinu eta zuzendaritzan. Eta gizonak, berriz, kutsatzaile nagusiak. Hala ziurtatu du Suediako Journal for Industrial Ecology atariak: gizonek emakumeek baino %12 gehiago kutsatzen dute.
Arabiar Emirerri Batuetan COP28 goi bilera hasi bezperetan, genero-berdintasuna eta klima aldaketaren aurkako borroka uztartu ditugu Euskadi Irratiko Faktoria saioko "B Planeta" tartean. Ingurumen-, zientzia- eta energia-sektoreetan bizitakotik abiatuta, ur handitan sartu dira Maria Loroño Leturiondo BC3 Klima Aldaketa Ikergai zentroko ikerlaria, Garbiñe Manterola Agirrezabalaga BRTA Euskal Ikerketa eta Teknologia Aliantzako transferentzia-arduraduna eta Markel Peñalba Retes Mondragon Unibertsitateko eta Ikerbasqueko ikerlaria.
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2025/12/14
Osasun etxea 27:00
2025/12/14
Goiz kronika asteburua 60:00
2025/12/14
Goiz kronika asteburua 32:25
2025/12/13
Hiru erregeen mahaia 265:44
2025/12/13
2025/12/13
#-goizak_gaur_ab-# 31:32
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar