Faktoria
Palestina Israel Gaza
Nagore Telleria | EITb Media
Askar eta Balatako errefuxiatu eremuetan aritu da bi hilabetez haur eta nerabeei arte tailerrak ematen Urtasun, Oteiza museoko didaktika arduraduna. Itzuli denean piztu da gerra gordina. Julen Gabiria idazlea berriz, Joe Saccoren "Palestina" itzultzen aritu da Durangoko azokan aurkezteko
Joe Saccoren Palestina liburuaren azala, Julen Gabiriak itzuli eta Astiberrik argitaratua



Duela hogeita hamar urte idatzi zuen Joe Sacco kazetariak Palestina komikia. 1991ean, aurrenengo intifadaren amaieran Gazako zerrendan izan zen lekukotzak, bizipenak eta egunerokoa jasotzen. Handik gutxira, 1993an sinatu zuten Osloko hitzarmena, gatazka bake bidean jartzeko. Joe Saccok 1996an American Book Award saria irabazi zuen egindako lanagatik. Berak liburuan kontatzen dituenak oraingo egoeren oso antzekoak dira Julen Gabiriak eta Aitziber Urtasunek diotenez. Esperantza eta etorkizun eza erretratatu dituzte biek. Aitziber Urtasunek kontatu du, Zisjordanian ikasle izan duen hamaika urte neskatila bat hil zutela joan den astean eta ume guztiek galdu dutela etxeko norbait. Hamahiru eta hamasei urte arteko gazteek milizian sartu nahi dutela, egunero ari direla horretaz hizketan. Errefuxiatuen kanpalekuetan martiriak heroiak direla dio, eta gazteek ez dituztela futbolariak gurtzen, miliziarrak baizik.
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2025/12/14
2025/12/14
#-goizak_gaur_ab-# 31:00
2025/12/14
Amarauna 174:45
2025/12/14
Osasun etxea 27:00
2025/12/14
Goiz kronika asteburua 60:00
2025/12/14
Goiz kronika asteburua 32:25
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar