Faktoria
PSE-EEren idazkari nagusia
Pialr Goya | EITb Media
Euskadiko sozialisten idazkari nagusiak uste du bestalde badagoela ibilbidea eta aukera Pedro Sanchez presidente egiteko baina ohartarazi du "beste hauteskundeetara joaten bagara, ERC eta JUNTSen erantzukizuna izango dela". Andueza Gernikako Estatutua berritzearen alde ere mintzatu da.
Eneko Anueza, PSE-EEren idazkari nagusia Faktorian.



Pedro Sanchez presidente izendatzeko negoziaketetan azken orduotan izan diren gora-beherei buruz, Eneko Anduezak ERC eta JUNTSen arteko "lehia partikualrrean" kokatu du Kataluniako parlamentean aurkeztutako iniziatiba, inbestiduraren trukean Sanchezi erreferendumaren baldintzak finatzea esijitzen diona. Gehiegizkoa dela iritzi dio eta jokoan azken legealdian lortutako eskubide sozialak direla azpimarratu du, "batzuen obsesioetatik" harago. "Elkarrizketaren eta adostasunaren bidez gure marko legalaren barruan egin daitezkeen gauzetan oinarrituko gara. Oraindino positiboak gara eta uste dugu posible dela gobernu progresista bat izatea eta Sanchez presidente egitea berriro.
Hezkuntza legeari buruz, datorren astelehenerako aurkeztu behar dituzten zuzenketak lantzen ari direla baieztatu du eta argi utzi du zei nden euskal sozialisten marra gorria:" hizkuntza ereduak mantzea nahi dugu, eta legeak hori jasotzea nahi dugu. Hortik ez gara mugituko eta hori da (gobernuko) bi alderdien artean adostuta daukaguna. Lehentasuna da bi albzkideen artean negoziatzea eta adostea eta ondoren beste indarrekin".
Eskola garraioaren inguruan sortu den polemikaren harira, ez zaiola estitikoa iruditzen adierazi du eta Jokin Bildarratzen azalpenen zai daudela jarrera finaktzeko.
Eusko Jaurlaritzak erreklamatzen dituen eskumeni buruz, Anduezak esan du batzuk ezin izan direla gauzatu, Gernikako estatutoa ez dagoelako berrituta eta egun dagoen moduan ez duelako bide ematen. Eta gaineratu du "independetismoaren bidea bazterrean lagata, psible litzatekeela Gernikako estatuto berri bat izatea eta hori berrituz gero, posible izango da eskumen horiek ekartzea".
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2025/12/14
Hiru erregeen mahaia 129:11
2025/12/14
Hiru erregeen mahaia 234:39
2025/12/14
2025/12/14
#-goizak_gaur_ab-# 31:00
2025/12/14
Amarauna 174:45
2025/12/14
Osasun etxea 27:00
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar