Faktoria
Maggie Bullen antropologoa
Maggie Bullen antropologo britaniarrak alardeari buruzko ikerketa egina du; Hondarribiko Jaizkibel konpainia parekideko kide ere bada. Aurten herriko festen desfilean izan diren aldaketei buruz gogoeta utzi digu Faktoria albistegian.
Maggie Bullen antropologoa, Faktorian
Ongi ezagutzen ditu Irun eta Hondarribiako alardeak eta alardeen ingurukoak Maggie Bullen antropologoak. Desfiletako parte da, Hondarribiko Jaizkibel konpainia mixtoarekin atera izan da. Baina, ikerketa-gai ere izan du. Alardeari buruzko azterketa egina eta argitaratua baitu. Tradizioak eta tradizio horiek aldatzeko zailtasunez aritu da Faktoria albistegian, aurten izan diren moldaketak baztertu gabe.
Izan ere, lehen aldiz, Hondarrribiko alkate batek harrera egin dio Jaizkibel konpainia mixtoari. Baina, ez bakarrik bati, bi desfileak, gizonak bakarrik onatzen dituen alarde tradizionala ere izan delako udalaren harrera. Hortik sortu zaion lehen gogoeta Bullen antropologoari: ' erakundeen presentziak sinbolikoki, harrera horretan den desfilea babestu egiten duela' uste du ikerlariak. 'Hondarribiako alktea berak esan du, errespetatzen diteual bi aukerak'. Baina, horrek hausnarketa sortu dio Maggie Bullenik: 'ordezkari poltiiko bat egon liteke bi desfileetan?'. Ikerlariaren betaurrekoak jantzita ez du zalantzarik berak, antropologo bat, bi desfiletan egon litekela, bai alarde tradizionala zein kanpainia mixtoarenean. Baina, zalantza du ardura dutenekin: 'politikari bat bietan egon liteke? zer dago keinu horren atzean?'.
Gatazkaren iturburua non den esaterakoan ez du zalantzarik Bullen-ek, 'momentu gabetan gaia tabu bihurtu zen' eta ordutik hasita gaur egungo egoerara iritsi gara. Tradizioek 'esanahi sinbolikoa dutenez, aldaketa egitea ez da erraza'. Baina, argi du, hitz egiteko prestutasunak eta keinu txikiek egoera konpontze bidean jarri dezakete. Adibidea jarri du, 'Euskal Herrian aldatu diren jai guztietan udalaren laguntzarekin izan da, edo udalek ez dute oztopatu. Erakundeen laguntza ezinbestekoa izan da'. Hori ez da gertatu alardearekin eta Bullenek uste du bai Emakunde erakundeak bai Eusko Jaurlaritzak eta baita udalek gehiago egin zezaketela: 'bai, 26 urte daramatzagu auzi honekin eta ez dago ulertzerik, Emakunde edo Jaurlaritza ez da gai izan pauso bat emateko'.
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/12/21
portobello 105:02
2024/12/21
Hiru erregeen mahaia 269:43
2024/12/21
Amarauna 14:44
2024/12/21
Hitza Jolas 57:15
2024/12/21
Kirol Legez 27:57
2024/12/21
#-goizak_gaur_ab-# 31:57
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa