Faktoria
EAJ
Oihane Yustos | EITb Media
Eusko Alderdi Jeltzaleak Gipuzkoan duen presidentearen arabera, parte hartzea gakoa izango da maiatzaren 28ko hauteskundeetan: "Parte hartze gutxienekoa ematen da beti, nik espero dut hauteskunde eguna gerturatu ahala jendea animatzea".
Joseba EGibar
Joseba Egibar EAJren Gipuzkoako Buru Batzarreko presidentea maiatzaren 28ko hauteskundeei begira jarri da "Faktoria"n. Inkestek EAJri erakunde gehienetan boto gehiengoa ematen badiote ere, Egibar ez da fio. Gipuzkoako buruzagi jeltzalearen arabera, maiatzaren 28an "parte-hartzea izango da gakoa". '% 60ren buelta ibili izan gara Euskal Autonomia Erkidegoan, %70 ko parte hartzera iritsi gara baina, nire itxaropena da, eguna hurbildu ahala, jendea animatzera' esan du.
Gipuzkoan bereziki EAJ eta EH Bilduren arteko lehia estua aurreikusten dute inkestek. Egibarren ustez, aurre-kanpainan argi gelditzen ari da ezker abertzalak ihes egin nahi diola eztabaidari, "Bildu isil-isil dago, ez du eztabaidatzeko asmorik" eta bilatu dio azalpena gertatzen ari denari: "Ezker abertzaleak ez du iragan eraikitzailerik eta nahiago du hori ezkutuan pasa eta etorkizunari buruz orokorkeriez hitz egin". Egibarren hitzetan, "ez dugu EH Bildu lokatzetara jaitsi nahi, baina esaten dieguna da ez ezkutatzeko".
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/12/23
Mezularia 67:08
2024/12/23
Baipasa 175:58
2024/12/23
Kantu Kontari 56:32
2024/12/23
Arratsean 52:08
2024/12/23
kultura.eus 26:27
2024/12/23
Arratsean 36:17
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa