13:17

Faktoria

UMEAK ESPAZIO PUBLIKOAN

"Espazio publikoa demokratizatu egin behar da, haur eta nerabeak erdigunera ekartzeko"

Imanol De La Varga | EITB Media

Haur eta nerabeek gure hiri eta herrietako espazio publikoan duten paperaz hitz egin dugu Euskadi Irratiko Faktorian. Umeei ematen diegun lekuaz, espazio publikoa egokitu beharraz edota helduok inposatutako jokaerez hitz egin dugu.

  • JOLAS PARKEA

    JOLAS PARKEA

    22:12 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Iñaki Larrea Mondragon Unibertsitateko HUHEZIko irakasle, ikertzaile eta psikopedagogoaren eta Iker Agirre Oinherri elkarteko kidearen hausnarketak jaso ditugu haur eta nerabeek gure hiri eta herrietako espazio publikoan duten paperaz.

Ikuspuntu partekatua da haurrak baztertu egin ditugula hiriak diseinatzerakoan, bazterrean utzi ditugula. Naturarekiko konexioa berreskuratu eta imajinazioari lekua egin behar zaiola.

Solasaldira batu ditugu Iñigo Segurola Lur Paisajistak enpresako arduradunaren, eta Karmele Tubilla Santurtziko Kultura eta Euskara zinegotziaren adierazpenak. Espazioa publikoa hobetu daitekeenaren premisatik abiatuta, egin dituzten ekimenen berri eman digute.

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena