Faktoria
Etenaldia elikadura-katean
MIkel Rotaetxe | EITb Media
Ukrainaren inbasioak, berotze globalak eta pandemiak nazioarteko elikagai-katea eten dezaketela ohartarazi du Faktorian Mario Zappacosta FAOko ekonomialariak. Euskal Herria ez dago salbuetsita eta eredu aldaketa behar da, EHUko Mirene Begiristain eta Mirian Otxotorena abeltzainaren arabera.
Gari soroa Araban
audioak (1)
Ukraina hegoaldeko biltegietan blokeatuta dago, 400 milioi afrikarren elikaduraren oinarri-oinarria: Errusia eta Ukrainako garia. Egitpok herrialde horietako gari inportazioen % 81 hartzen du, Sudanek %75 eta Somaliak %100. Eta gerrak eta Moskuren aurkako zigor-oldeak portuetan ez aurrera ez atzera utzi dituzte milioika lagunen elikakadura-hornigaiak. Gerrak aldez aurretik larria zen egoera larriagotu duela nabarmendu du Euskadi Irratiko "Faktoria"-n Mario Zappacosta FAO Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen erakundeko ordezkariak: "Urte amaieran iritsiko da benetako arazoa. Ekoizpen eskasiak, berriz igoko ditu prezioak. Eta lehendik jada, errekor mailan gaude. Egoera oso kezkagarria da".
"Herrialde zaurgarrienak identifikatu ditugu eta Afrika Iparraldekoak eta Ekialde Hurbilekoak dira", azaldu du, "menpekotasun handia diote gari inportazioei, gari asko erabiltzen dute eta ogi asko jaten dutelako". Baina gogoratu du herrialde inustrializatuak ere ez daudela salbuetsita: "prezioek gora egiten jarraitzen dutenean, oraindik eta egoera `zailagoan egongo dira lehendik ere justu justuan dauden familiak. Aukeratu egin beharko dute… gutxiago jan ala kalitate eskasagoko elikagaiak erosi".
Euskal Herria, sistemaren erdian
Mirene Begiristain EHUko Ekonomia eta Enpresa fakultateko doktorea bat dator FAOko ekonomialariaren irakurketarekin eta azaldu du Euskal Herria inportazioekiko menpeko dela, "ekoizpenetik hasita etxeko mahairaino". Artoa, garia, ekilore pasta edo olioa Ukraina eta Errusiatik erosten ditugula azaldu du eta, beraz, gerraren astindua ekidin ezina dela: "Abereentzako pentsua %50-70 artean igo da eta sektorea itota dago". Marian Otxotorena abeltzainak eta Nafarroako Ekoizle Ekologikoen Elkarteko lehendakariak badaki hori: "Dena konektatuta dago eta eredu ekologikoan ari garenok ere ordaindu behar dugu erregaia".
Otxotorenak klima aldaketaren astindua nabarmendu du, era berean: "Kezkatuta gaude. Hotzetik bat bateko beroaldira pasa gara, ez du euririk egin, eta belar gutxi bildu dugu negurako. Eta negua heltzean arazoak izango ditugu abereentzako bazka lortzeko". Begiristainek erantsi du kate globaletan oinarritutako elikadura- eta nekazaritza-ereduek eurek hauspotzen dutela klima larrialdia eta, aldaketarik ezean, zurrunbiloa ez dela etengo.
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/04/27
Landaberri 56:44
2024/04/27
Goiz kronika asteburua 123:33
2024/04/26
Norteko Ferrokarrila 54:52
2024/04/26
zidorrean 54:34
2024/04/26
Arratsean 43:54
2024/04/26
Mezularia 66:26
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa