Faktoria
Hauteskunde legegileak IEH-n
Annick Trounday (Elkarrekin) eta Peio Dufau (EH Bai) hauteskunde legegileetarako hautagaiekin hitz egin dugu Euskadi Irratiko Faktorian, hastear den kanpainaz, estatuko bloke politiko berriez eta gizarteko arazo zaharrez.
Peio Dufau (EH Bai) eta Annick Trounday (Elkarrekin)
audioak (1)
Informazio gehiago (2)
Frantzian, hauteskunde legegileetarako hautagaitzen zerrenda argitaratu du Barne ministerioak. Ekainaren 12 eta 19an egingo dituzte Asanblada Nazionala berritzeko bozak eta 32 hautagai baieztatu dituzte Ipar Euskal Herriko hiru hautes-barrutietan. Horietako bat da Annick Trounday Emmanuel Macronen aldeko Elkarrekin koalizioaren hautagaia Pirinio Atlantikoetako seigarren hautesbarrutian. "Gehiengo presidentzialari eutsi behar diogu", esan du Euskadi Irratiko "Faktoria"n egin dioten elkarrizketan, "Ipar Euskal Herriko arazoak Asanblada Nazionalera eraman behar ditugu eta prest nago zeregin horretan laguntzeko".
Legealdia ardaztuko duen erretretaren erreformaz galdetuta, Troundayk premiazkotzat jo du: "Egiazko arazoa da, gero eta luzeago bizi garelako eta ez dagoelako nahikoa diru". Hori bai, erreforma sindikatuekin eta gainontzeko gizarte eragileekin negoziatzearen alde egin du, "gauzak ezin direlako modu bertikalean landu"-
Ziburuko hautetsi izateaz gain, Peio Dufau EH Bairen hautagaia da Pirinio Atlantikoetako seigarren barrutian. Goranzko joera betean, bigarren itzulira sailkatzear egon ziren abertzaleak 2017an, eta unea heldu zaiela uste du: "Parisko politikarekin haserre sumatzen da jendea, batez ere Macronekin, eta emaiza onak kateatuta espero dugu gorakada bat legegileetan ere". Etxebizitza-politika jarri du lehentasunen artean eta nabarmendu du ezinbestekoa dela "neurri fiskalak indarrean jartzea, bigarren etxebizitza dutenak zergapetzeko".
Euskara eta NUPES
Konstituzio Kontseiluak Molac legea atzera bota berritan, legealdi berrirako helburu eta erronkez aritu dira Trounday eta Dufau. Hautagai macronistak esan du presidenteak begirunea diela frantsesa ez beste estatuko hizkuntzei eta "bide berriak" urra daitezkeela parlamentuan, "Molac legeak agerian utzi duelako posible dela eztabaida mahaigaineratzea". Dufauk erantzun du Macronek bost urte izan dituela euskara eta murgiltze eredua babesteko eta "gibel eman" diola euskarari. Dufauk zein Toundrayk kezka azaldu dute, azkenik, Jean-Luc Melenchonek zuzendutako NUPES ezkerreko koalizioak euskara "gutxietsi" duelakoan. "Alderdi paristarra da eta ez ditu hemengo arazoak ulertzen", deitoratu du Dufauk.
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/12/22
Kirol Legez 17:38
2024/12/22
#-goizak_gaur_ab-# 32:18
2024/12/22
Amarauna 176:20
2024/12/22
Osasun etxea 52:36
2024/12/22
Goiz kronika asteburua 126:55
2024/12/21
portobello 105:02
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa