Faktoria
Eskola jazarpena
JOne LArrañaga | EITB Media
Aurreko ikasturtean 966 salaketa ikertu zituen Hezkuntza sailak Euskadin eta ebatzi zuen, horietatik, 129 izan zirela jazarpen kasuak. Datu horien atzean zer dagoen xehetu digute adituek, hezkuntza arduradunek, irakasleek eta prozesua minez bizitu duen guraso batek.
.
Informazio gehiago (2)
2020-21 ikasturtean ia 1.000 alditan salatu zen beste hainbeste ume jazartzen ari zirela eskolan. Protokoloa zabalduta, azkenean, Hezkuntza sailak ebatzi zuen horietatik 129 izan zirela jazarpen kasuak. % 10eko prebalentzia horrek zer erakusten du? Edozeri deitzen zaio bullyinga eta, beraz, gaindimentsionatuta dago? Edo eta gero eta sentsibilizazio handiagoa da eta horregatik salatzen dira gehiago?
Galdera horiei erantzunez aritu dira "Faktoria"n Manu Matxinbarrena EHUko doktore eta aditua, Aitor Albizu Hezkuntza saileko Bizi-ikasi ekimeneko arduraduna eta Ane Jalon Andoaingo ikastolako Kiva programaren arduraduna. Denak bat etorri dira esanez arazoa handia dela, etengabe aldatzen ari den arerioa dela eta sufrimendu handia dagoela eskoletan. "Bullyinga izan edo ez, tratatu egin behar da", esan dute.
Protokoloaren mugak ere onartu dituzte eta horrekin lotuta, lekukotza indartsua eman du Leirek, lehen hezkuntzako ikasle baten amak: "Berdin zait zein izen jartzen dioten" esan du, baina uste duela kasuak atzeman eta bideratzeko erremintak ez direla nahikoak.
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/05/04
portobello 105:48
2024/05/04
Hiru erregeen mahaia 368:19
2024/05/04
Kirol Legez 20:58
2024/05/04
Hitza Jolas 57:00
2024/05/04
#-goizak_gaur_ab-# 30:59
2024/05/04
Amarauna 174:21
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa