Faktoria
Online iruzurrak
Oihane Yustos | EITb Media
"Faktoria" albistegian Tolosako Agirresarobe familian gertatu dena ezagutu dugu: lau transferentziatan kontu korronte batean zuten diru guztia lapurtu diete. Zer egin dezakegu horrelako zerbait gertatuz gero? Adituen iritzia bildu dugu.
Online iruzurrak
audioak (1)
Informazio gehiago (2)
Tolosako familia bati gertatu zaionak mahai gainean jarri du online bidez egiten diren iruzur eta lapurreten kasua. Aimar Agirresaroberen etxean jabetu ziren orain hilabete euren kontu korrontean sartu eta han zuten diru guztia kendu zietela. Lau transferentzien bitartez, kontua hustu zieten. Agirresarobetarrek diote eurek ez diotela inori segurtasun koderik eman, ez emailik, ez SMSrik ireki ere. Epai-bideetan dira, galdu duten dirua itzul diezaieten.
Tolosako familiaren kasua ez da salbuespena. Urtero ziber-delituek gora egiten dute. Euskadin 2020an, 2019an baino % 18 online iruzur gehiago izan ziren. 17.000 salaketa jaso zituen Ertzaintzak eta, gaur egun, Euskadin egiten diren delituen ia laurdena dira.
Horrelako kasuak gertatzen direnean, zein aukera dute erabiltzaileek? Adituengana jo dugu "Faktoria"n. Iratxe kontsumitzaile elkarteko Mikel Bezunartea aholkulariak kontatu du egoera aldatu dela, "banketxeak makurrago jokatzen ari dira, lehen txartela kopiatuta egiten ziren iruzurren dirua bueltatzen zieten bezeroei. Orain, ardura bezeroarengan jartzen dute".
Epai-bideetan borrokatu behar da, beraz. Zer dio legeak? Ixusko Ordeñana Zuzenbide Prozesaleko irakaslearen arabera, "smishing-a gertatzen denean argi dago, banketxeek bueltatu behar dute dirua". Oso zabalduta dagoen praktika da, smishing delako iruzurra; banketxearen irudia kopiatu eta mezua bidaltzen diote bezeroari, gakoak eskatuz.
Igor Unanue S21Sec segurtasun enpresako sortzaileak esan du boladaka egiten direla delitu hauek: "kanpainak izaten dituzte, mezuak botatzen dituzte milaka tokitara eta SMS faltsuak edo emailak iristen dira". Kontua da, Unanueren hitzetan, "urtero goraka doala; negozioa dagoen bitartean igoko dira". Teknika hobetzen ari direla uste du, lehen nahiko zabarki egiten zuten, "mezu txarrak ziren, baina orain oso ondo eginda eta idatzita egiten dituzte; aurretik zelatan aritzen dira". Iruzur modua hobetzen dute eta horrek ekarri du, hacker-en aurka lan egiten duten enpresak, orain, atzetik ibiltzea: 'lehen neurriak hartzen gu hasten ginen, aurretik genbiltzan, orain beraiek dabiltza?.
Gomendioak utzi ditu S21Sec enpresako arduradunak: "Ez ireki edozein mezu edo SMS, eta, are gutxiago, ez eman gure datuak. Ez deitu mezu horietan dagoen telefonoetara, ezagutzen dugun bidez harremanetan jarri banketxearekin eta bankuaren web orrian sartzerakoan, begiratu dezagun webgunearen helbidea. Ez fidatu ikusten dugun irudiarekin".
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/04/28
Amarauna 19:42
2024/04/28
Osasun etxea 55:19
2024/04/28
Goiz kronika asteburua 63:48
2024/04/27
portobello 103:30
2024/04/27
Kirol Legez 28:43
2024/04/27
Hitza Jolas 54:34
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa