10:33

Faktoria

Akordioa

Joseba Terreros, Tubacexeko lan-batzordea: "Posible izan dena egin dugu, kaleratzerik ez egotea ona da"

OIhane Yustos | EITb Media

Joseba Terreros Tubacexeko lan batzordeko eta STAT sindikatuko kideak esan duenez, "borroka luzea izan da baina, hau ez da oriandik bukatu. Inportateena falta da, langileek baietz esatea".

  • Tubacex

    Tubacex

    4:15 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Langileen azken oniritziaren zai daude, Tubacexeko zuzendaritzarekin akordioa sinatu duten sindikatuak. Joseba Terreros-ek ordezkatzen duen STAT sindikatua da horietako bat. Urduri esnatu da, hitzarmena izenpetu ondorengo goiza. "Borroka luzea izan da baina, hau ez da oriandik bukatu. Inportateena falta da, langileek baietz esatea" kontatu du "Faktoria"n, Terrerosek.

Kezkarik ez du STAT sindikatuko ordezkariak baina badaki, langile batzuek ez dutela alde bozkatuko. Akordioa babestu zuten sindikatuek aitortzen dute adostu diren doikuntzak ez zaizkiela inori gustatu baina, 'lorpenik handiena kaleratzerik ez egotea da, 128 kanporatze genituen eta ia 8 hilabete eta gero posible izan da enpresarekin akordio batera heltzea'. Terrerosek gaineratu du, 'uste dugu gauza on bat dagoela mahai gainean, gauza txarragoak daude eta langileak baloratu beharok du eta esan beharko du aurrera doan ala ez'.

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena