10:59

Faktoria

Bingen Zupiria

'Kulturak behar ditu laguntza bereziak baina gu denon konpromisoa ere bai'

Kultura jarduerei lotutako aktibitatea sustatzeko ahalegina egin behar dela azpimarratu du baina onartu du une honetan zailtasun izugarriak daudela.

  • Bingen Zupiria

    Bingen Zupiria

    24:27 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Kulturarekin lotutako jarduera sustatzeko ahalegina egin behar dela azpimarratu du Bingen Zupiria Kultura sailburuak "Faktoria"n egindako elkarrizketan. Une honetan, baina, "zailtasun izugarriak" daudela onartu du, bestea beste, jarduera horien osagarri izan ohi diren gaueko festa debekatuta dagoelako.

Kulturaren etorkizunaz galdetuta Zupiriak iritzi dio "kulturak ere behar dituela laguntza bereziak" baina zehaztu du beste bi oin ere beharrezkoak direla: "Sortzaileen talentua eta ekoizpenak egiten dituztenen profesionalizazioa eta jarduera egokia" eta "entzule, ikusle eta erabiltzaile donon konpromezua". "Kultur politikak behar dira jardun hori posible izateko laguntza bereziak behar dira, publikoak eta gai izan behar dugu arloz arlo emateko eta ez bikoizteko".  "Baina kultura sorkuntza", gaineratu du, "kate baten modukoa da eta kate horren begi bakoitzean eragiteko gaitasuna eduki behar dugu denon artean".

"Aldez aurretik erabaki da Andoni Aldekoaren euskara gaitasuna zein den"

EiTBko zuzendari nagusi  Andoni Aldekoaren izendapena irmo defenditu du Zupiriak eta, oposizioak egindako kiritiken aurreran, zera azpimarratu du: "Kazetaritzan ez dut ezagutzen pentsamendu eta ideologiarik ez duen inork. Eta horrek ez du esan nahi gure lana zintzotasunik gabe egingo dugunik. Andoni Aldekoak gaitasuna du, bere pentsamenduari eta ideologiari uko egin gabe zintzotasunez lan egiteko". Haren euskararen gaitasunaz galdetuta, hizkuntzaren irizpidea mahai gainean izan dutela esan du eta kritikatu egin du "aldez aurretik erabaki dela haren euskara maila zein den".

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena