Faktoria
Gotzone Sagardui
“Non daude murrizketak?” galderarekin erantzun die Osasun sailburuak sindikatuek egindako greba iragarpenari.
Gotzone Sagardui. Argazkia: EiTB
Albisteak (4)
Informazio gehiago (2)
Eusko Jaurlaritzak ez du, berehalakoan, kutsatze mailari aurre egiteko neurriak gogortzea aurrikusten. 35 urtean lehen aldiz izan da Euskadi Irratian Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu bat elkarrizketatzeko aukera, eta hauxe izan da Josune Sagardui Osasun sailburuak 'Faktoria'n eman du kargua hartu duenetik lehen elkarrizketa. Bertan azaldu du “datuak hobetzeko gai ez bagara bakarrik” jo beharko dela inguruko erkidegoetan hartu dituzten neurri zorrotzagoetara eta erantzunkizun kolektiboan egin du azpimarra, bereziki. “Neurri handi batean gure esku ere badago hori”, iritzi dio: “Egoera kezkagarria izan liteke ez bagara kapaz denon artean zenbakiak hobetzeko”, azaldu du
Gipuzkoako egoerak kezkatuta daukala ez du ukatu sailburuak. Zehaztu du baheketa masiboekin jarraituko dutela –gaur hasita, Beasaingo Txindoki institutuan 700 ikasleri egingo dizkie probak- eta bihar goizean elkartuko direla Goierri eta Urola Garaiko alkateekin egoera aztertu eta neurriak hartzeko.
“Osakidetzan ez dago murrizketarik”
Gipuzkoa, Bizkaia eta Araban greba egun bana egiteko osasun sindikatu denek egindako deialdia “ez duela ulertzen” ere esan du Sagarduik komunikabide bati emandako bere lehen elkarrizketa honetan. “Inoiz baino langile gehiago dago Osakidetzan”, zehatu du:, “ 39.000 bat izatera heldu gara. Eta Euskadiko aurrekontuaren herena bideratzen da osasunera”. “Argi eta ozen esan behar dut”, berretsi du: “ez dago murrizketarik”.
“Asunciongo langileak gauza desberdin bi ari dira nahasten”
Tolosako Asuncion klinikaz galdetuta, ez du argitu Jaurlaritzak erietxe kontzertatu horren izaera juridikoa aldatzeko asmorik ba ote duen. Soilik zera esan du: “Tolosaldean osasun publikoa egon dadin egin izan dugu lan, pandemia garaian ere egin dugu lan eta etorkizunean ere hala egingo dugu”. COVID agerraldiarekin lotuta, bertako langileek egin dituzten salaketez galdetuta erantzun du “langileak gauza desberdin bi ari direla nahasten”.
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/12/22
portobello 108:42
2024/12/22
Hiru erregeen mahaia 369:42
2024/12/22
Kirol Legez 17:38
2024/12/22
#-goizak_gaur_ab-# 32:18
2024/12/22
Amarauna 176:20
2024/12/22
Osasun etxea 52:36
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa