09:33

Faktoria

EGOITZ URRUTIKOETXEA

"Pultsera telematikoarekin bizitzea ez da askatasunean bizitzea"

Baldintzapean aske geratuko da Josu Urrutikoetxea. Egoitz semeak adierazi duenez, Parisko Dei Auzitegiak Espainiaren euroagindu eskaria bertan behera utzi izanak leiho bat irekitzen du geroari begira.

  • Egoitz Urrutikoetxea

    Egoitz Urrutikoetxea

    4:50 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Parisko Dei Auzitegiak gizateriaren aurkako krimenei loturiko euroagindu bat bertan behera utzi izanak agerian utzi du, Egoitz Urrutikoetxearen arabera, Frantziako epaitegiek zalantzan jarri dutela Espainiako justiziaren eginmoldea. Josu Urrutikoetxea ETAko buruzagi ohiaren semeak 'Faktoria'n esan duenez, Espainiak aitaren aurkako prozedura bide juridikotik baino, "kontakizunaren lerrotik" garatu du eta bide horretatik jardungo du datozen aste eta hilabeteetan. Egoitz Urrutikoetxearen aburuz, Parisko Dei Auzitegiaren ebazpenak  erakusten du legeak betez gero "gatazkaren konponbidean urratsak" eman daitezkeela, gaixo daudenen kasuetatik harago. "Iraganean katramilaturik" jarraitu nahi dutenei mezu bat helarazten diela ere azpimarratu du.

Parisko Apelazio Auzitegiak kartzelatik ateratzeko baimena eman dio Josu Urrutikoetxeari, osasun arrazoiak medio. Etxean bete beharko du zigorra, eta eskumuturreko telematikoa eramango du gainean. Irekita dituen auzibideei aurre egin beharko die ETAko buruzagi ohiak udazkenean. Egoitz semeak azaldu duenez, karzelatik kanpo egoteak dituen abantailez gozatzeko aukera izango du, baita osasun eta adinari loturiko gorabeherei aurre egiteko ere. Dena den, Frantziako kartzela administrazioarentzat pultsera telematikoa "kartzelaldiaren parekoa" dela nabarmendu du.

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena