10:42

Faktoria

Ketzu Bedialauneta

"Klaseak bertan behera uzteko bat-bateko erabakiak jokoz kanpo utzi gaitu"

Bastida Ikastolako zuzendariaren esanetan, Harotik egunero autobus bete haur joaten da Bastidako ikastolara. Koronabirusa hedatzea prebenitzeko neurri gisa eman zieten erabakiaren berri.

  • Ketzu Bedialauneta, Bastida ikastolako zuzendaria

    Ketzu Bedialauneta, Bastida ikastolako zuzendaria

    10:32 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ketzu Bedialauneta Bastida Ikastolako zuzendariak Euskadi Irratiko 'Faktoria'ri adierazi dio bat-batean jaso zutela atzo arratsaldean klaseak bertan behera uzteko Hezkuntza Sailaren eta Osasun Sailaren erabakiaren berri. Ikastolen Elkartetik deitu zioten lehenengo, eta Hezkuntza Sailetik gero. Gaur goizean zehar xehetasun gehiago emango dizkietela agindu zieten. 

Eskola bera ez dago itxita, langileak joan dira euren lanpostuetara, baina ez dago klaserik.

Haron koarentenan auzune oso bat jarri dela jakin ondoren etorri da erabakia. Bastida Errioxako herritik 5 kilometrora dago eta bi herrien arteko jendearen joan-etorria handia da. Autobus bete haur joaten da goizero Bastida Ikastolara eta Bastidako Ikastetxe Publikora.

Oraindik ez diete jakinarazi klaseak zenbat denborarako utzi dituzten bertan behera.

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena