14:41

Faktoria

'Faktoria', astelehenean

San Blas azokan izango gara, astelehenean, 'Faktoria'n

Abadiñora joko du gure unitate ibiltariak. Gainera, Donostiako mugikortasuna ere aztertuko dugu, San Martin kalea itxi berritan.

  • San Blas azokaren artxiboko irudi bat

    San Blas azokaren artxiboko irudi bat. Argazkia: Inocencio Goikuria

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Abadiñoko San Blas azokan izango gara asteleheneko 'Faktoria' saioan. Albistegian sartu-irtena egingo dugu hara eta magazinean, berriz, Amaia Artetxe lankideak emango du bertako giroaren berri, eta ‘Latxaberri’ txahal okelako bi kiderekin hitz egingo du.

Albistegian, bestalde, Donostiako San Martin kalera joko dugu, metroaren lanek mugikortasunari nola eragingo dioten jakiteko. Jone Argoitia Donostiako Mugikortasun zuzendariarekin hitz egingo dugu.

10:00etan, magazinari ekingo dio Manu Etxezortuk. Hasteko, kirol solasaldia iznago dugu Patri Espinar eta Beñat Zarrabeitiarekin, eta ondoren joko dugu Abadiñora. Bestalde, «Zapalduaren pedagogia» izeneko hitzaldiak ematen ari den Ana Ablanedorekin hitz egingo dugu (unibertsitateko irakaslea eta haur prebentzioan eta pedagogia libreetan aditua). Gainera, Sareetan dabilen jolasetik abiatuta, galdera adituari: nola jan beharko genituzke patata tortilla eta haragia? Alazne Agirrezabalaga nutrizionistak emango dizkigu azalpenak. Azkenik, “Bamboo” dantza eskola Los Angeles-eko “World of  Dance” Munduko txapelketara doa uda, eta Eider Rodriguez koreografoarekin eta Julen Mateo dantzariarekin hitz egingo dugu.

07:00etatik 13:00etara izango da zabalik 'Faktoria'.

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena